Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat hil da Elorrioko landa-errepide batean

Gizona hilda topatu dute kamioiaren kabinaren barruan. Antza denez, berez hil da.

Bulgariako 54 urteko kamioilari bat hilda topatu dute Elorrion (Bizkaia), kamioiaren kabinaren barruan. Antza denez, lehen hipotesien arabera, berez hil da, ibilgailua landa-errepide batetik ateratzen saiatzen ari zela.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hilotza 13:25ean topatu dute udaltzainek, Arauneta auzoko landa-errepide batean.

Gorpuak ez du kriminalitate zantzurik. Beraz, uste da berez hil dela.

Nolanahi ere, heriotzaren kausa argitzeko xedez, hilotza Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X