Bost familia etxetik atera behar izan dituzte Igeldon, lur-jausi ikusgarri batengatik
Luizi ikusgarria izan da gaur goizaldean, 04:00ak aldera Donostian, Del Faro ibilbidearen 57. zenbakiaren parean, eta Igeldora doan itsasargiko igoera itxita geratu da ibilgailu guztientzat. Hala, Igeldotik sartu-atera egiteko, beste bideak erabiltzen ari dira bizilagunak.
Lur-jausiak ur-ihesa eragin du eta pare horretan dagoen etxean "kalte handiak" eragin ditu. Elektrizitatea ere moztu behar izan da horregatik.
06:00ak aldera, udal arkitektuak luziaren balorazioa egin du, eta lur mugimendua handia izan dela ikusita, eta meteorologoek arratsalderako euria iragarri dutela kontuan izanda, bost familia etxetik irtenarazi dituzte.
Bi familia hoteletara eraman dituzte, eta beste hiruak senideen etxeetara joan dira.
Igeldoko Atrakzio Parkean ere ezohiko bide bat ireki dute mendiaren gainaldean bizi diren bizilagunek euren etxeetatik hirira jaitsi eta igotzeko aukera izan dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak