Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anbulatorioetan fisioterapeutak eta hagin garbitzaileak izatea aztertzen ari dira

Bestalde, psikologoak eta podologoak lehen arretako osasun zentroetara eramateko aukera baztertu dute.
Jon Darpon Osasun sailburua. Artxiboko argazkia: EiTB
Jon Darpon Osasun sailburua. Artxiboko argazkia: EiTB

Jon Darpon Osasun sailburuak iragarri duenez, lehen arretako osasun zentroetan fisioterapeutak eta hagin garbitzaileak izatea aztertzen ari da Osakidetza, errehabilitazioa eta odontologia zerbitzuak eskaintzen dituzten anbulatorioetan bitarteko gehiago izateko.

Darponek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, lehen arretako osasun zentroetan perfil berriak ezartzeko aukerari buruz azalpenak emateko.

Egun, lehen arretako zentroetan existitzen diren perfilak hauek dira: familia medikua, pediatra, erizaina, emagina, erizain-laguntzailea, administrazio-laguntzailea eta zaindaria.

Hala ere, Darponek zehaztu du zentro horietan psikologia, fisioterapia, podologia eta haginetako asistentzia ere eskaintzen dela, Osakidetzako beste sail batzuetara edota ospitaletako profesionalengana bideratuta bada ere.

Nolanahi ere, Darponek berretsi egin du anbulatorioetan fisioterapeutak eta hagin garbitzaileak izateko aukera aztertzen ari direla.

Hori bai, Osasun sailburuak argitu du, oraingoz behintzat, baztertu egin dutela psikologoak eta podologoak lehen arretako osasun zentroetara eramatea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Mother and baby girl at the doctors office
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pazientearen hizkuntza ez hitz egiteak arriskuan jartzen du zehaztasun diagnostikoa, Pompeu Fabraren ikerketa baten arabera

Lanak ohartarazi duenez, egoerak ez die soilik etorri berriei eragiten, baizik eta "baita munduko hainbat herrialdetan hizkuntza gutxitua hitz egiten duten tokian tokiko herriatarrei ere". Gainera, ikusi dutenez, kasu gehienetan adinekoek eta haurrek arrisku handiagoa dute osasun-arretako hizkuntza-desoreka horren ondorioak pairatzeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X