Lehen mailako alerta Iruñean, ibaien ur-goraldia dela eta
Iruñeko Udaleko Hiritarren Segurtasunerako eta Bizikidetza saileko arduradunek lehen mailako alerta ezarri dute, ibaien ur-goraldia dela eta.
Alerta atzo gauean ipini zuten abian, Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hirian eta inguruan egindako euriak eta tenperatura leunek eragindako elurraren urtzaldiak ibaiek gora egitea eragin dute.
Arga ibaia segundoko 195 metro kubikotan dago Iruñea parean; hori dela eta, alerta ezarri dute goizaldeko 02:00etatik aurrera.
Hogeita hamar bat trafiko-istripu, eta horietatik asko euriak eraginda
Azken orduotan Nafarroan botatako euriak trafiko-istripu ugari eragin ditu asteburuan. Hogeita hamar bat izan da, eta gehienek kalte materialak edo zauritu arinak utzi dituzte.
Esanguratsuena Zizur Txikian gertatu da, auto batek emakume bat harrapatu eta "oso larri" baitago, Foruzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.
Arazoak errepideetan
Istripuez gain, euria dela eta arazoak izan dira Nafarroako zenbait errepidetan: A-15etik Landaben industriagunerako sarbidean; Noaingo Mocholi industriaguneko sarreran; N-2316 errepidean, Zuluetan; N-135 errepidean, Esteribar parean; eta NA-137an, Burgin. Arreta areagotu behar dela ohartarazi du Foruzaingoak, ur-putzuak egon daitezkeelako errepidean, Twitter bidez jakinarazi duenez.
Euri gehien Foru Erkidegoko ipar-ekialdean egin du, azken 24 orduetan metro koadroko 67 litro bota baititu Erremendiako behatokian (Salazar), 57 litro Aoizen, 51,5 Getadarren, 48,3 Esan eta 46 Arangoitiko behatokian.
Era berean, Nafarroako Gobernuaren esanetan, euri ugari egin du Gorramendin (54 l/m2), Beran, (49), Donezteben (47), Eltzaburun (47) eta Iruñean (40).
Zangoza eta Irunberri inguruko herrietan alerta ezarrita zegoen aurretik, ibaiak gora egiten ari zirelako Piriniotan botatako elurraren urtzaldiaren eta euriaren ondorioz. Eremu horietan ez da uholderik izan, eta bai Irati zein Aragoi ibaien maila behera egiten ari da, goizaldean gora egin eta gero.
Bestalde, ez dute arazorik espero Iruñeko Arroan Arga ibaiak gainezka egiteagatik. Dena den, Nafarroako Gobernuko Babes Zibilerako Zerbitzua adi jarraitzen ari da eguraldiaren garapena; izan ere, iragarpenaren arabera, euria espero da, eta Piriniotako elurraren urtzaldiak jarraituko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileen soldata % 1,5 igotzea onartu du
Igoera hori otsaileko nominan aplikatuko da, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu urtarrilaren 1etik aurrera.
Korrika baliatuz 36 migratzaileri muga zeharkatzen lagundu zieten zazpi ekintzaileak errugabe jo dituzte
2024ko martxoan 36 migratzailek Irungo Santiago zubia zeharkatu zuten, Korrikarekin batera eta hainbat ekintzaileren laguntzarekin. Frantziako Justiziak horietako zazpi auzipetu zituen, eta 10 urterainoko zigorra eta 250.000 euroko isuna eskatu zuen haientzat.
Eusko Jaurlaritzak 817 milioi euroko inbertsioa egingo du 2030era arte, familia, haur eta nerabeei laguntzeko
Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakundearteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte familiek hilero jasoko duten 200 euroko laguntza. Aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Jaurlaritzak neurri berria eta 2026ko urtarrilaren 1etik izango du eragina.
Emakunderen ikerketa baten arabera, bakarrik bizitzea "ikasketa bat da, aukera bat" adineko emakume askorentzat
'Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik bizi diren adineko emakumeak: emandako gizarte-baimena?' txostenaren arabera, bizilagunik ez izateak du esan nahi bakarrik sentitzen direla, gizarteak adineko emakumeei buruz duen irudi estereotipatutik hori ondorioztatzen den arren.
Duela 5.000 urte izoztutako bakterio batek hamar antibiotikori aurre egin diezaieke eta sendagaiak sortzeko baliagarria izan daiteke
Errumaniako izotz-kobazulo batean isolatuta egon da anduia, eta bi agertoki ekarri ditu: askatuz gero, mikrobioen aurkako erresistentzia larriagotu dezake, baina berrikuntza bioteknologikoei atea ireki diezaieke.
Bost gazte hil dira Manlleun (Bartzelona), trasteleku batean izandako sute batean
Bost gazteek "elkargune" gisa erabiltzen zuten trastelekua, eta oraindik ez dago argi zer egiten ari ziren sua piztu denean. Mossoek baztertu egin dute trastelekua bizitoki moduan erabiltzen zutela.
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.