Emakume bat hil da auto batek jota Donibane Garazin; bikotekide ohia galdekatu dute
32 urteko emakume bat hil da gaur goizaldean Donibane Garazin, auto batek harrapatuta. 05:00ak aldera izan da harrapaketa Donibane Garaziko Kale Nagusian, Udaletxetik gertu.
Oso larri zauritu da emakumea eta anbulantziak berehala bertaratu diren arren, lekuan bertan hil da. Brasildarra zen eta Donibane Garazin bizi zen.
Antza denez, biktimaren bikote ohia zen autoa gidatzen zuena. 08:00etatik komisarian dute eta galdekatzen ari dira. Fiskaltzako iturriek Euskadi Irratiari jakitera eman diotenez, edanda zegoen gizona eta istripua izan dela esan du. Bihar goiz-eguerdira arte ez dute akusatu edo ez erabakiko.
Bien bitartean, elkarretaratzea egin dute herritar batzuek gaur 19:30ean, Donibane Garaziko turismo bulegoaren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak