Irungo parke berri bati Nagore Laffage izena jartzeko eskatu dute
Erretxinduak herri elkarteak Nagore Laffage Casasola omendu du gaur Irungo Zabalgune Plazan, laster bere hilketaren 10. urteurrena izango denean.
2008ko sanferminetan hil zuten neskaren senideek, lagunek eta bizilagunek hartu dute parte omenaldian.
Minutu bateko isilunearen ondoren, aurreskua dantzatu diote Asun Casasola amari, eta Nagoreren lagunek testu bat irakurri dute, "familiak justizia egiteko egin duen lana" goraipatuz: "Justizia egon dadin eta beti gogoan izan zaitzagun, eta ezetz ezetz dela oihukatzeari utz ez diezaiogun".
Erretxinduak elkarteak sinadura-bilketa jarri du abian, Irunen eraikitzen ari diren haur-parke bati Udalak Nagoreren izena jar diezaiola eskatzeko.
Nagore Laffage Casasola duela 10 urte hil zuen Jose Diego Yllanesek San Fermin jaietan, sexu-harremanak izatera ukatu zelako. 12 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten, eta 8 urte eta 11 hilabete beteta, baldintzapeko askatasunean da aurtengo martxoaren 7tik.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean