71 urteko gizon bat zauritu da Errenterian, zuhaitz bat gainean erorita
71 urteko gizon bat zauritu da gaur Errenterian (Gipuzkoa), euri-jasen eta haize-bolada indartsuen ondorioz zuhaitz bat gainean erorita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:15 aldera gertatu da Miguel de Zabaleta kalean. Zuhaitz bat 71 urteko gizonaren gainean erori da, eta biktimaren hankak harrapatu ditu.
Gipuzkoako suhiltzaileak bertaratu dira, biktima laguntzeko. Gizonak ez du konorterik galdu. Donostia Ospitalera eraman dute.
Goizeko gertakaririk larriena izan da. Euri-jasa etengabeek eta haize-boladek arazoak sortu dituzte Gipuzkoako ekialdean, batez ere Irunen eta Hondarribian, baina baita Donostian ere.
Gipuzkoako hiriburuan, Udaltzaingoak eta suhiltzaileek 14 aldiz esku hartu behar izan dute zuhaitzak erori direlako, eta beste bi fatxadetatik zerbait erori delako, Udalak jakinarazi duenez.
Gainera, bi luizi gertatu dira Donostian, esanguratsuena Errondo bidean. Igoerako erreia badaezpada itxi behar izan dute, arrakala agertu baita. Guardaplata bidean, Igeldon, beste luizi txikiago bat izan da.
Irunen zuhaitz bat auto baten gainean erori da Aranzate Jauna kalean, eta Olaberria eta Jaizubia ubideek gainezka egin dute euri-jasengatik. Ondorioz, uholdeak gertatu dira.
Jaizubiako erretenak gainezka egitean, urak Txingudi ikastolaren kirol esparrua hartu du, Segurtasun Sailak zehaztu duenez.
Hondarribian, urak etxabeak eta garajeak hartu ditu Ramon Iribarren pasealekuan, Higer itsasargira daraman igoeran.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, Uribarri auzoan bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 67 urteko gizon bat, 55 urteko emakume atxilotuarekin bizi zen etxebizitzan aurkitu dute
Eusko Jaurlaritzak nazioarteko babesa duten 154 pertsona artatu ditu urtebetean
Urtebete igaro da Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Babes Sistemaren autonomia fasea bere gain hartu zuenetik eta balantzea egin du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak. Dena den, asilo prozedurak Espainiak Gobernuak kudeatzen ditu oraindik.
60 urteko emakume bat atxilotu dute Antigua auzoko etxebizitza batean lapurtzeagatik
Atxilotuak giltza ingeles batekin hautsi zuen leiho bateko kristala, eta etxean ezkutatuta aurkitu zuten.
Osakidetzak azpimarratu duenez "pazientearen segurtasuna oroz gaindi dago" eta txertoen "datu guztiak proaktiboki" berrikusten ari dira
Koldo Berganzo Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariak "lasaitasun" mezua helarazi die herritarrei, eta azpimarratu du "hasiera-hasieratik" aktibatu zirela "sistemaren segurtasun-mekanismo guztiak".
Rosalia ezustean agertu da Bartzelonako Manifest x Palestina kontzertuan
Rosalia artista kataluniarra ezustean agertu da ostegun honetan Bartzelonako Manifest x Palestina kontzertuan, 'La Perla' abestuz eta antolakuntzari eskerrak emanez.
Gorabehera teknikoek atzerapenak eragin dituzte Bilboko aldiriko lineetan
Bilbo Santurtzirekin eta Muskizekin lotzen duten trenek matxura bat izan dute eta abiadura mugak dituzte.
Istripu batek 6 kilometroko auto-ilarak eragin ditu N-1 errepidean, Irura parean
Errei bat itxita dago Gasteizko noranzkoan, eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte auto batek eta furgoneta batek talka egin ostean.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, abisu horia kostaldean eta AEBren zigorra Kubari
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Beste elur-jausi hilgarri bat izan da Pirinioetan
Cerler estazioan, Huescan, 25 urteko eskiatzaile bat hil da elur-jausi batek harrapatuta, Cebolles mendian, pistatik kanpo. Negu beltza izaten ari da Pirinioetan, eta dagoeneko zortzi pertsona hil dira denboraldi honetan elur-jausiengatik.
Adamuzeko 45 hildakoen aldeko hileta elizkizuna, Huelvan
5.000 lagun inguru elkartu dira ospakizuna egin den kirol-pabilioian. Gotzainen Batzarreko presidenteak eta Huelvako gotzainak gidatu dute elizkizuna.