Ortiz kontserba fabrika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute handi batek hutsik zegoen eraikin bat kiskali du Ondarroan

Ortiz kontserba fabrika zena da erretakoa. Inguruko etxebizitzetatik 50 bat familia atera behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
18:00 - 20:00
50 pertsona euren etxeetatik atera dituzte Ondarroan, sute baten ondorioz

Sute handia izan da bart Ondarroan (Bizkaia), Ortiz kontserba fabrika zenaren eraikinean. Erabat kiskali da, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Sua 21:15 aldera piztu da, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko.

Eraikina herriko San Ignazio kalean dago. Ertzaintzaren arabera, alboko etxebizitzetatik 50 bat familia atera behar izan dituzte, baina inor ez da zauritu.

Horren esanetan, Udalak kiroldegia prestatu du etxea utzi behar izan duten bizilagunak behin-behinean hartzeko, baina horietako batzuk senideen etxeetara joan dira.

 

 

01:30 aldera, ingurua ikuskatu dute suhiltzaileek, eta bizilagunek etxera itzuli ahal izan dute. 02:00etarako, erabat itzali dute sutea, baina suhiltzaileak eraikina bustitzen geratu dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X