73 bazterkeria kasu atzeman zituen Eraberean sareak 2017an Euskadin
Migratzaileen, ijitoen eta LGTBI kolektiboko pertsonen aurkako 73 bazterkeria kasu atzeman zituen Eraberean sareak Euskal Autonomia Erkidegoan, iaz. Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, arrazakeriaren aurka eta genero identitatea dela eta sortzen diren bazterkeria kasuen kontra egiteko sarea da Eraberean.
2017ko datuak jasotzen dituen txostena aurkeztu dute gaur Gasteizen, hainbat gizarte taldeetako eragileak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bertan zirela. Denera, 76 kasu artatu zituen Eraberean sareak iaz, eta horietako 73tan bazterkeria zantzuak atzeman zituen. 2016an baino % 37,24 kasu gehiago artatu zituzten, eta datu hori "positiboa" dela esan du Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak.
"Eraberean sarea gaztea da eta hazten jarraitzen du. Harro gaude eman dituen urratsekin diskriminaziorik ezaren arloan nora jo jakiteko erreferente bilakatu izateagatik", adierazi du Amilibiak.
Arraza, nazionalitatea eta sexu joera daude bazterkeria kasu gehienen atzean. Joan den urtean atzemandako 73 bazterkeria kasuen erdia baino gehiago migratzaileek pairatu zituzten, eta 12 ijitoek. Gainerako kasuak, identitate edo orientazio sexualarekin lotutakoak izan ziren. Eraberean sarera heldu diren salaketa gehienak gizonek jasan dituzte.
"Arreta egin zaien pertsonen jatorriari dagokionez, %41 Espainiako estatukoak dira, eta gainerakoak nazioarteko jatorrikoak. Diskriminazioa egon den esparruari dagokionez, kasuen % 89tan esparru pribatuan izan da, eta % 11n esparru publikoan", txostenak jasotzen duenez.
Etxebizitza arazoa
Esparru pribatuan erregistratutako diskriminazio-kasu gehienak, %46, etxebizitzaren alorrean gertatu dira.
CEAR elkarteko ordezkariak goizeko agerraldian salatu duenez, "migrante, errefuxiatu eta asilo eskatzaileak sei hilabetez harrera etxeetan egon eta gero alokairu bila hasten direnean, guztiek jasaten dute diskriminazioa, edozein herrialdetatik etorritakoak izanda ere".
"Eraberean sarea eta Eusko Jaurlaritza inplikatuta gaude berariazko lan-ildo batean alokairuaren esparruan antzematen den diskriminazioari heltzeko. Hala, aurki, sentsibilizazioaren, prestakuntzaren eta arretaren arloan lan egingo da, esparru horretan ere tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza ziurtatzeko", esan du Amilibiak.
Bestalde, iaz erregistratutako kasuetatik lau prozesu judizialetik bideratu dira. Prozesu horietako bat ere ez da amaitu, oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
CAFen Beasaingo plantako komun batean kamera bat aurkitu dute eta langile batek bere burua erruduntzat jo du
Enpresa Batzordeak gertatutakoa salatu du eta "elkartasun osoa" adierazi die "eraso hau jasan ahal izan duten pertsona guztiei". Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
'Euskara Bonuaren' estreinaldiarekin hasi da euskaltegietako matrikulazioa
Ekimen horri esker, euskara lau urtez ikas daiteke 120 euroko ordainketa bakarra eginda, eta herritar gero eta gehiago hizkuntzaren "erabiltzaile independente" izatea du helburu.
Hezkuntza Saila arratsaldean bilduko da ebaluaziorako aditu taldearekin PISA txostenaren emaitzak aztertzeko
Begoña Pedrosa sailburuak gidatuko du gaurko bilera, eta hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko balioko du, besteak beste. Hausnarketa horiek guztiak bihar BECen bilduko diren 900 ikastetxeetako ordezkariei helaraziko dizkiete, elkarrekin aurrera pausoak emateko.
Salbuespenezko egoera deklaratu du berriro Bizkaiak, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak hartzeko
Neurri horri esker, aldi baterako egoitza-baliabideak gaitu ahal izango dira, lurraldera iristen diren adingabeen arreta bermatzeko eta lehendik tenkatuta dagoen sarea arintzeko.
Ertzaintzak 6 pertsona atxilotu ditu Beasainen droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta
Senpere auzoko eraikin bat hustu dute, eta atxilotuez gain, 12 pertsona etxetik aterarazi dituzte. Agenteek kokaina, speeda eta saltzeko prest zegoen haxixa atzeman dituzte, besteak beste, baita garaje eta trastelekuetan lapurtutako hainbat objektu ere.
Chivitek iragarri du Ceutara iritsitako bost neska hartuko dituela Nafarroak
Nafarroako presidenteak azaldu duenez, bere Gobernuaren "politika ulertzeko" modua Ceutara iritsitako pertsona horiei "babesa" ematea da.
Albiste izango dira: Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna, Yoyesen hilketaren 40. urteurrena eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Adimen artifizialak hurrengo hamarkadan hilko gaitu?
Anthropiceko ikertzaile batek dimisioa eman du eta adimen artifizialak gizadia akabatu dezakeela ohartarazi du; enpresako beste arduradun batek, berriz, % 10 baino gehiagoan kokatu du hori gertatzeko probabilitatea.
Hainbat kilometroko auto-ilarak AP-8an Irunera bidean, Malmasingo tunela baino lehen izandako istripu baten ondorioz
Bi ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tunelaren aurretik, AP-8ko 114. kilometroan, Irungo noranzkoan, eta hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira. Erreietako bat itxita izan da.
65 urtetik gorako gizonek dituzte suizidio-ratio altuenak Hego Euskal Herrian
EITB Data azterlanaren datuek urte arteko aldakuntza gutxi dituen fenomeno bat marrazten dute, baina genero- eta adin-patroi argi batekin: suizidioaren ondoriozko heriotzak hirugarren adineko gizonen artean nabarmentzen den bitartean (36 kasu 100.000 biztanleko), pentsamendu suizidak ugariagoak dira emakume gazteenen artean.