Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara handiak, sei ibilgailuren arteko talkagatik Erandion

Hiru pertsona arin zauritu dira, N-637 errepidean izan den istripuan, Arrondegiko zubian. Auto-ilarak A-8raino iristen dira, Irungo norazkoan (4 km) eta Kantabriarako noranzkoan (3 km).

Sei ibilgailuren arteko talkaren ondorizo, auto-ilara handiak izan dira N-637 errepidean, Erandion (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 13:25ean izan da, Arrontegiko zubian, eta, ondorioz, hiru pertsona arin zauritu dira.

Auto-ilarak A-8raino iristen dira, Irungo norazkoan (4 km) eta Kantabriarako noranzkoan (3 km).

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X