INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu-erasoa egin diotela salatu du emakume batek Loiun

Salaketaren arabera, Loiuko jaietan izan zen erasoa, ostiral goizaldean. Udalak elkarretaratzea deitu du, gaur 13:00ean, erasoa salatzeko.

Sexu-erasoa egin diotela salatu du emakume batek Loiun. Salaketaren arabera, herri horretako jaietan izan zen erasoa, ostiral goizaldean.  Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Agiri bate bidez,  Josu Andoni Fernandez de Arroiabe Loiuko alkateak erasoa salatu du, eta Udaleko Bozeramaileen Batzordea deitu du gaur, 12:30erako, erasoaren kontrako adierazpen instituzional bat adosteko. Halaber, 13:00erako elkarretaratzea deitu du alkateak, Udalaren parean, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die.

Taberna, txosna eta jai-guneak itxita egon dira bart, 01:00etatik  01:15era, protesta modura.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X