Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Galdakaon, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta

28 urteko gizona ostiral goizean atxilotu dute. Ordu batzuk lehenago, Bilbon, sexu erasoa egin diola adierazi du biktimak.

28ko gizon bat atxilotu dute, ostiral goizean, Galdakaon (Bizkaia), ordu batzuk lehenago Bilbon emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Segurtasun Sailak esan duenez.

Goizeko 10:00etan atxilotu dute, biktimak Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako salaketaren ostean. Emakumeak ordu batzuk lehenago Bizkaiko hiriburuan sexu erasoa egin diola adierazi du.

Atxilotua polizia-etxean dago, epailearen aurrean agertzeko zain.

Udalaren gaitzespena

Galdakaoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak gaitzespena adierazteko testu bat adostu du.

Protokoloa aktibatuta, udalak "indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa larria" dela adierazi du, baita "lehen mailako arazo soziala, sufritzen duten eta aurre egiten dioten emakumeen segurtasun fisiko eta moralaren eta duintasunaren aurka egiten duena".

Udala "indarkeria matxistarik gabeko bizitza askeak bermatzeko" lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi du, eta biktimari behar besteko zerbitzuak eta babesa eskaini dizkio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X