Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko harrera etxe batean bizi zen errefuxiatu baten bila ari dira

29 urteko Sahara azpiko emakumeak errefuxiatu estatusa eska dezake bere herrialdean mehatxupean zegoelako.

Duela hilabete ingurutik Gasteizko harrera etxe batean bizi zen emakume errefuxiatu baten bila ari da Ertzaintza, EiTBk jakin ahal izan duenez.

29 urteko Sahara azpiko emakumeak errefuxiatu estatusa eska dezake bere herrialdean mehatxupean zegoelako.

Hipotesi guztiak daude zabalik, eta ez dute baztertzen bahituta eraman izana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEen gaitasuna ere gainditu du

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroan (CETI) gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile El Trampolín hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEen arreta-gaitasuna ere gainditu du. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan ez duten migratzaileei janaria ematea da, baina, aldi berean, haien eskubideei buruzko informazioa ere ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X