Martuteneko kartzela bota eta ez dute besterik eraikiko haren tokian
Martuteneko espetxea, Donostian, eraitsi egingo dutela iragarri du Espainiako Barne Ministerioak. Nahiz eta hasieran beste bat eraikitzea aurreikusi, azkenean gizarteratze zentro bat egingo dute. Horrenbestez, Gipuzkoan ez da kartzelarik egongo aurrerantzean.
Negoziazio prozesu baten ostean iritsi da Barne Ministerioaren erabakia. Jesus Loza Espainiak Euskadin duen ordezkariak eta Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak hartu dute parte negoziazioan.
2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorren arabera erabakiko dute eraisketa noiz egin. Proiektua datorren urterako aurreikusiz gero, berehala ekingo diote. Hala, 2013an proposatutako espetxe berria baztertu egin dute.
Gaur egun Martutenen dauden presoak Zaballako espetxera eramango dituzte, Araban.
Gizarteratze zentroa
Gizarteratze zentro berria Barne Ministerioak diseinatuko du, eta datorren urtean eslei liteke. Eraikuntzak 90 preso hartuko lituzke, Martutenen hirugarren graduan daudenak, hain zuzen ere. Ez dute modulurik.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko