Abuztuak 18-26
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskotrenek gaueko tren bereziak eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian

Horrez gain, tranbia egunean 22 orduz ibiliko da Aste Nagusian. Jai egun horietan, tranbiaren zerbitzua egun osoan zehar ibiliko da, eta su artifizialak jaurtitzen dituztenean etengo da bakarrik.
Euskotren. Artxiboko argazkia: EiTB
Euskotren. Artxiboko argazkia: EiTB

Euskotrenek gaueko tren eta tranbia zerbitzu bereziak eskainiko ditu abuztuaren 18tik 26ra bitartean, Bilboko Aste Nagusia dela eta. Zerbitzu horiek Txorierriko (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia) lineatako ohiko zerbitzua osatuko dute. Horrez gain, tranbia zerbitzua gauero eskainiko dute.

Tren konpainia horrek ohar baten bidez jakitera eman duenez, bereziki asteburuetako gauetan indartuko dituzte tren zerbitzuak, bidaiarien joan-etorria nabarmen handituko dela aurreikusi baitute.

Gauzak horrela, 3. Linean zerbitzua gau osoan zehar 10 minuturik behin eskainiko da, abuztuaren 26an izan ezik, zerbitzua 02:00etan bukatuko baita. Halaber, gau guztietan Kukullaga/Etxebarri-Lezama (Txorrierri) linean, trenak bi norabideetan ibiliko dira; abuztuaren 26an izan ezik.

Bestalde, Bermeo-Atxuri (Urdaibai) linean, gauez bi ordurik behin eskainiko dira trenak. Hala ere, ordutegiak eta maiztasunak geltokiaren eta asteko egunaren arabera aldatuko dira.

Azkenik, Matiko-Traña-Elgoibar arteko ibilbidea indartzeko zerbitzu bat eskainiko da, eta gau osoan zehar tren bereziak egongo dira, 18:30etatik 06:30ak arte.

Halaber, jende-pilaketak saihesteko eta herritarrei zerbitzu erosoagoa eskaini ahal izateko, Esukotrenek Barik, BAT edo Mugi txartelak erabiltzea aholkatu du, edo, bestela, joan-etorria egiteko bi bidaia-txartelak une berean erostea, ilararik itxaron behar ez izateko.

Bilboko tranbia

Bilboko tranbia egunean 22 orduz ibiliko da Aste Nagusian. Jai egun horietan, tranbiaren zerbitzua egun osoan zehar ibiliko da, eta su artifizialak jaurtitzen dituztenean etengo da bakarrik. Horrez gain, abuztuaren 20an, Athleticek eta Leganesek jokatuko duten partida dela eta, La Casilla eta Euskalduna artean zirkulazioa etengo da.

Era berean, Atxuri eta Pio Baroja geralekuen artean dagoen tartean, ez da zerbitzurik egongo 17:10etik aurrera. Halaber, gaueko zerbitzua 15 minutuz behin eskainiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X