Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leptospira gaitza antzeman diote Okondoko erreka batean bainatu zen gazte bati

Erietxean dago, baina hobera egiten ari da. Beste hiru lagun ere ospitalera eraman zituzten, baina dagoeneko senda-agiria eman diete.
Okondo. Argazkia: EiTB
Okondo. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi duenez, leptospira kasu bat antzeman dute Okondon eta beste balizko lau kasu ikertzen ari dira. Bostak Okondoko ibai batean bainatu ziren.

Leptospirak jotako gaztea Galdakako Ospitalean dago, bere egoera egonkorra da eta hobera egiten ari da. Beste hiru lagun ere eraman zituzten erietxera, baina dagoeneko senda-agiria eman diete. Bosgarrena Basurtuko erietxean artatu zuten, baina ez zuten ospitaleratu behar izan.

Guztiak koadrila bereko lagunak dira eta Okondoko erreka batean bainatu zirenean kutsatu zela uste dute.

Leptospira gizakiei nahiz animaliei eragiten dien gaitz bakterianoa da. Kutsatuta dauden arratoien, txakurren, txerrien edota ahuntzen gernua zuzenean edo zeharka ukituta transmititzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X