Harrera zentro berri bat ireki dute Irunen emakume eta adingabe migratzaileentzat
Eusko Jaurlaritzak eta Irungo Udalak behin-behineko harrera zentro berri bat ireki dute emakume eta adingabe migratzaileak artatzeko bereziki, baina egoera ahulean dauden beste kolektibo batzuk (gaixoak, etab.) ere hartzeko asmoz, Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
Gurutze Gorriak kudeatuko du zentro berria, udal eraikin batean irekitakoa, eta 25 pertsonarentzako lekua egongo da printzipioz, baina kopurua aldagarria izango da, unean uneko egoeraren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak azaldu duenez.
Zentro horrekin "emakumeei, adingabeei eta egoera ahulean dauden kolektiboei ematen zaien arreta hobetuko da", Frantziako Estatura joan nahi duten gizon migratzaileetatik bereizita.
Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak ohar baten bidez adierazi du kolektibo horiek "segurtasun eta erosotasun handiagoa" izango dutela, adingabeak bere ardurapean dituzten emakumeak edo gaixoak daudelako tartean.
Zentro berri horrez gain, Irunen Leka Enea eskolan artatzen dituzte gizon migratzaileak, eta 70 ohe dituzte bertan.
Hala ere, zentro hori ezingo dute horretarako erabili ikasturtea hasten denean; beraz, erakundeak bilerak egiten ari dira Gipuzkoako mahaian beste aukera batzuk aztertzeko eta Europa iparralderago joan nahi duten migratzaileak beste nonbait zaintzeko.
Irungo zentro berriarekin, 135 plaza daude EAEn, behin-behineko premiazko harrera egiteko: 88, Bilbon; 35, Gasteizen; 30, Donostian; eta 82, Irunen.
Zentro horietan, osasun arretaz gain, aholkularitza, ostatua, janaria, edaria eta wifi konexioa eskaintzen diete migratzaileei.
Ekainaren amaieratik, 3.200 migratzaile baino gehiago artatu dituzte euskal erakundeek eta elkarteek.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkatearen ustez, "nekez justifika daitezke" Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak