Zirkulazio-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat larri zauritu da Erriberabeitian, AP-68 errepidean kamioia iraulita

Kamioilaria Santiago Ospitalera eraman dute. Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu dira, eta zauritua artatu ondoren, isuria geldiarazten saiatu dira, prebentzio neurri gisa.
Kamioilari bat zauritu da Erriberabeitian, AP-68an kamioia iraulita. Argazkia: @BomberosAraba
Kamioilari bat zauritu da Erriberabeitian, AP-68an kamioia iraulita. Argazkia: @BomberosAraba

Kamioilari bat larri zauritu da asteazken goiz honetan Erriberabeitian (Araba), gai arriskutsuak zeramatzan kamioia AP-68 errepidean iraulita, Bilborako bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

10:00ak aldera izan da zirkulazio-istripua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, erretxina zeraman kamioia bidetik irten eta irauli denean. Ondorioz, Arabako Foru Suhiltzaileak ohartarazi dituzte, eta bertaratutakoan, isuria geldiarazten saiatu dira, prebentzio neurri gisa.

Kamioilaria larri zauritu da, eta Santiago Ospitalera (Gasteiz) eraman dute.

Istripua Bilborako bidean izan da, eta ezkerreko erraia itxi behar izan dute, galtzada garbitzeko. Dena dela, ez da auto-pilaketarik sortu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan

Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X