Trafiko aldaketak Getxon, Vueltako 17. etapa dela eta
Getxoko Udaltzaingoa eta Ertzaintza, elkarlanean, segurtasunaz eta trafikoaz arduratuko dira gaur Getxon, Espainiako Vuelta bertatik irtengo delako.
13:00etan abiatuko da tropela kirol portutik, irteera neutralizatuan. Arriluze kaia, Areetako moilako pasealekua, Txurruka eta Tomas Olabarri moilak, Maximo Agirre eta Eduardo Coste kaleak zeharkatuko dituzte, eta Bilborantz abiatuko dira. Hala, itsasadarraren ondoko errepidetik iritsiko dira Bilbora, eta bertan egingo dute etaparen irteera ofiziala.
Trafiko-aldaketak
Vuelta dela eta, 08:00etatik 14:00ak arte, gutxi gorabehera, sarrera mugatua egongo da Getxoko kirol portuan, eta aurretik baimendutako ibilgailuek soilik izango dute bertan sartzeko aukera.
Tomas Olabarri kalean, 12:00ak eta 13:30 bitartean, Bizkaia Zubiaren sarbidea moztuko dute. Hartara, Portugaletetik Getxo aldera doazen ibilgailuek ezingo dute zubi esekia igaro 12:30 eta 13:30 bitartean.
Gainera, 12:45 eta 13:30 bitartean, zirkulazioa etengo dute bertan, eta Evaristo Churruca kalean (2-8 zenbakietan) eta Tomas Olabarri kaian (1-15 zenbakietan) itxita egongo da garajeetarako sarbidea.
Gainera, aldi baterako trafiko-mozketak egongo dira zenbait lekutan.
Getxoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak lasterketa igaroko den lekuetatik ibilgailuekin ez ibiltzeko eskatu diete herritarrei.
_________________________________
Hau ere zure interesekoa izan daiteke:
- Trafiko aldaketak Bizkaian, Oiz mendian amaituko den Vueltako etapa dela eta
- Trafiko aldaketak Bilbon, Vueltako 17. etapagatik
Zure interesekoa izan daiteke
Duela 8 eta 9 urte desagertutako gizon eta emakume baten kotxeak aurkitu dituzte Adur ibaian, haien gorpuekin
Desagertutako pertsonak bilatzen espezializatutako GKE bateko urpekari estatubatuarrek gazte baten autoa aurkitu dute Adur ibaian, Baionatik gertu. Gazte horren arrastoa 2018an galdu zen. Miaketa-lanetan ari zirela, beste bi ibilgailu ere aurkitu dituzte urpean, eta barruan desagertutako emakume baten gorpuzkiak aurkitu dituzte.
Hiru sutek arazoak sortu dituzte Erandion, Alonsotegin eta Gueñesen
15:00 aldera Makro dendaren ondoan piztutako baso-sute batek ke handia eragin du Erandion. Alonsotegiko hirigunetik oso gertu, obra batean langile batzuen tresnek eragindako txinparta batetik hasi da sutea. Gueñesen, berriz, sutea 14:30ean hasi da zelai batean eta azkar zabaldu da baserrietarantz.
Ostiral gauean hasiko dira Gasteizko taxilarien guardiak, sektorearen zati baten desadostasunarekin
Sektorearen zati bat ez dago ados guardiak egitearekin. AIDTTAX elkarteak lanuzteak iragarri ditu eta kritiko azaldu da Udalak onartu nahi duen dekretu berriarekin ere.
Boltek VTC zerbitzua eskainiko du aurrerantzean Bilbon
Bizkaiko hiriburuko mugikortasun plataformako ibilgailuetako batzuk % 100 elektrikoak izango dira.
Gidabaimenik gabeko gidari batek kaosa eragin du Iruñean: bost delitu arratsalde bakar batean
Kamioneta bat lapurtu eta hainbat auto jo ondoren, atxilotuak bi oinezko harrapatu ditu atzeraka ihes egiten saiatzean, eta larri zaurituta utzi ditu.
Osakidetzak eta farmaziek 2 motako diabetesa duten 65 urtetik gorako paziente polimedikatuen medikazioa zainduko dute
Bi erakundeek asteazken honetan sinatutako hitzarmenak lau urteko indarraldia eta urteko 100.000 euroko finantzaketa izango ditu, botiken tratamenduaren jarraipen egituratua egiteko.
Bermeo, Elantxobe eta Mundaka Madalena eguna ospatzen ari dira, Izarorako itsas prozesioarekin
Bermeoko ontziak Izaro uharterantz joan dira, eta bidean alkateak teila bat bota du itsasora, irlaren jabetza Bermeorena dela aldarrikatzeko.
Euskal Herriko labar-margoetako animaliak patroi baten arabera antolatuta daude, eta ez ausaz margotuta
EHUren ikerketa baten arabera, animalia-irudien antolaketa nahita egina zen: bisonteak, zaldiak eta ahuntzak konposaketaren erdian zeuden, eta gainerakoak, periferian.
Suteak gogor jotzen ari dira Espainian: iaz sasoi berean baino hiru aldiz azalera handiagoa erre dute
Suak eragindako azalera uztailaren 8an 58.383 hektarea izatetik 119.458 hektarea izatera igaro da.
Albiste izango dira: Donostiako Jazzaldiaren hasiera, abisu horia temperatura altuengatik eta Otxandioko bonbardaketaren 90. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.