Espainiako Itzuliaren kontrako pintaketak agertu dira Portugaleten eta Barakaldon
Espainiako Txirrindulari itzuliaren kontrako pintaketak agertu dira Portugaleten eta Barakaldon aparkatutako bederatzi ibilgailutan, eta "Vuelta, alde hemendik" idatzi dute.
Margotutako autoak Portugaleteko Manuel Calvo kalean eta Barakaldoko Castaños Ibaia kalean zeuden aparkatuta.
Bederatzi ibilgailu horietan, amnistiaren aldeko pintaketak egin dituzte, eta "Vuelta, alde hemendik" idatzi dute hainbat tokitan.
Getxon ere, "La Vuelta ez da kirol hutsa" leloa zuten kartelak agertu dira, bertako kirol portutik abiatuko baita asteazken honetan Espainiako Itzuliaren 17. etapa.
Bestalde, txirrindulariak igaroko diren hainbat tokitan, ikurrinak jarri dituzte, "This is not Spain" idatzi dute, eta Espainiako bandera bat margotu dute eta marratua egin diote gainean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak