GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost mendizale erreskatatu dituzte Aralarren

Puttarri tontorretik jaisten ari zirela galdu egin dira. Nekatuta baina onik erreskatatu dituzte.

Guardia Zibilak Aralarren galdutako bost mendizale erreskatatu ditu asteburu honetan. Etxarri Aranatzen, Puttarri tontorretik jaisten ari zirela, noraezean geratu dira.

Larunbat arratsaldean abiatu zuten bilaketa Nafarroako larrialdi zerbitzuetako helikoptero batekin batera, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Helikopteroak gune aldapatsu batean aurkitu zituen galdutako mendizaleak.

Bertan lur hartu ezin zuenez, helikopteroaren garabia erabili behar izan zuten mendizaleak banan-banan ateratzeko, eta NA-120 errepidera eraman zituzten; handik behera, ibilgailuz jaitsi zituzten.

Nekatuta baina onik zeuden guztiak.

Azkenean, euren ibilgailuetan egin zuten etxerako bidea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X