Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Uholdeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mallorcako uholdeen ondorioz desagertuta zegoen 5 urteko umearen gorpua topatu dute

Hala, 13 dira joan den asteartean Sant Llorenç udalerrian izandako euriteen ondorioz hildakoak.
Guardia Zibila Mallorcako uholdeetan desagertutako 5 urteko umearen bila. EFE
Guardia Zibileko agenteak, umearen bila. Argazkia: EFE

Erreskate taldeek joan den asteartetik Mallorcan desagertuta zegoen 5 urteko umearen gorpua topatu dute gaur. Haurra Sant Llorenç herrian izandako eurite eta uholdeen ostean desagertu zen, eta ordudanik haren bila ari ziren.

Arthur txikiaren hilotza Sant Llorenç herriko azken zubitik 500 metrora aurkitu dute. Familiari berehalakoan eman omen diote aurkikuntzaren berri.

Desagertu zenetik, airez eta lurrez bilatu dute umea Guardia Zibileko erreskate taldeko eta Larrialdietako Unitate Militarreko kideek eta Mallorcako suhiltzaileek.

Horrenbestez, 13 dira Mallorcako uholdeetan hildakoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X