Osakidetzak "txertaketa sistemaren segurtasuna" indartuko du, "berehalako eta epe ertainerako" neurriekin
Bi hilabeteko epean, besteak beste, erosketa-agiriak ikuskatuko dira, osasun-etxe guztietan txertaketa arduradun bat izendatuko da eta hozteko ekipoak kudeatzeko protokolo berria ezarriko da.
Osakidetzaren txertaketa-sistemaren segurtasuna indartuko duela iragarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Horretarako, epe laburrean eta ertainean hobekuntzak egingo dira hainbat alorretan: tresna digital berriak, derrigorrezko prestakuntza eta protokolo zorrotzagoak ezarriko dira, besteak beste. Akatsik ez egitea eta herritarrek konfiantza izan dezatela bermatu nahi da.
Ohar batean, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dute "oso-osorik" onartu dituztela Txertoen Ikerketa eta Trazabilitate Batzordeak egin berri duen txostenean jasotako ondorioak eta hobekuntza-proposamenak, iazko abenduan eta aurtengo urtarrilean iraungitako txerto hexabalenteak jarri zirela atzeman ondoren.
David Cantero Osakidetzako Kalitate zuzendariordeak gidatzen duen batzordeak maila teknologikoan, antolaketan, prestakuntzan eta familiekiko harremanetan proposatu ditu hobekuntzak, eta epe jakin batzuk ere planteatu ditu.
Zabaldutako oharrean, Alberto Martinezek zuzentzen duen Sailak ezarri beharreko neurriak abian jartzeko "kronologia" azaldu du. Bertan zehazten denez, bi hilabeteko epean erosketa-orriak ikuskatuko dira, osasun-zentroetan txertoak eskatzeko eta jasotzeko protokolo korporatiboa garatuko da, zentro guztietan txertaketa arduradun bat izendatuko da eta hozte-ekipoak kudeatzeko protokolo berria landuko da, besteak beste.
Bestalde, 6-12 hilabeteko epean, berriz, teknologia eta antolakuntza mailako hobekuntzak egin asmo dituzte, eta horretarako, sistemari "sendotasun handiagoa eta iraunkorra" emango dion neurri-sorta diseinatu da. Tartean, zeharkako tresna digitala sortzea aurreikusten da, "urrats bakoitzean jakiteko zer txerto dauden, non dauden, zer loterekin eta zer iraungitze-datarekin". Iraungitako txerto bat erregistratzea edo jartzea eragotziko duen alerta sistema bat ere aktibatuko da, eta langileek etengabeko prestakuntza egin dezaten bematuko da.
Sistema "eraginkorra", baina "hobetu beharrekoa"
Gasteizen egin du agerraldia Martinezek, Txertoen Ikerketa eta Trazabilitate Batzordeko arduradunek lagunduta, txostenaren berri emateko. Ondorioetako bat da "txertaketa-zirkuituaren zenbait fasetan" egon zirela akatsak.
Lehen akatsa 2023an izan zen; ohi baino txerto gehiago erosi ziren eta, ondorioz, ohi baino dosi gehiago gorde ziren. Horrela, 2025era arte iritsi ziren txerto horien dosiak, eta 6.300 baino gehiagok sei hilabetetik beherako iraungitze-epea zuten. Osasun-zentroek txertoak eskatu zituztenean, 2023ko lote batzuk iritsi eta trazabilitatea galdu egin zen.
Halaber, hozkailuak aztertzean akats bat egin zela azaldu dute, ez dagoelako protokolo bateraturik hori egiteko.
Martinezek nabarmendu du iraungitako txertoa hartu zuten haurrak ez zirela inoiz arriskuan egon, eta arazoa atzeman orduko Osakidetza osoko sistema aztertu zela, arazoaren "dimentsioa" zenbaterainokoa zen jakiteko. Haren hitzetan, Osakidetzaren txertaketa sistema "eraginkorra" da, baina aitortu du ez dela "hutsezina" eta "hobekuntzak behar" dituela.
Agerraldian, bestalde, jakinarazi dute 2017an ere gutxienez iraungitako 17 txerto jarri zituela Osakidetzak Debagoienan.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.