Eibarko ospitale berriak Debabarrenako 75.000 lagun artatuko ditu
Eibarko ospitalea inauguratu dute gaur goizean, Debabarrenako 75.000 biztanleak artatzeko asmoz. Alabaina, datorren urriaren 29a arte ez da funtzionamenduan izango, eta ospitaleratze zerbitzua bi fasetan jarriko dute abian.
Guztira 72 ohe izango ditu eta ondoko zerbitzuak eskainiko dituzte: Lehen Mailako Arreta, Osasun Mentala eta Erradio-diagnostikoa. Halaber, Kanpo kontsultako zerbitzuak ere izango dira, zortzi espezialitaterenak, baita errehabilitazioko zerbitzua eta ospitaleratzeko hiru unitate ere.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpon Osasun sailburua izan dira inaugurazioan. "erbitzu publiko unibertsala eta kalitatezkoa eskaintzeko bidean, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak urratsa eman dute ospitale hau martxan jarrita", azpimarratu du lehendakariak.
Nolanahi ere, Mendarako ospitaleak "erreferente" izaten jarraituko duela erantsi du.
Eibarko ospitaleak eraikitzeko 27 milioi euro erabili dituzte, eta beste lau milioi ekipamendua erosteko. Urteko aurrekontua 7,3 milioi eurokoa izango da. 200 bat profesional arituko dira lanean. Gipuzkoan bost erietxe publiko daude jada.
21.000 metro koadroko azalera dauka eta bost solairu ditu, horietako bi lur azpian. Errehabilitazio, erradio-diagnostikorako eta osasun publikoko gelak lurpeko solairuetan daude, baita kafetegia, ekitaldietarako aretoa eta bulegoak ere.
Harrera eta informazio gunea, Lehen Mailako Arretarako Unitatea -7 mediku kontsulta, 7 erizaintza gela eta pediatria mediku eta erizain gela bana-, osasun mentalerako zentroa eta Arreta Iraunkorrerako Gunea beheko solairuan izango dira.
Ospitaleratzerako unitateak, berriz, lehenengo eta bigarren solairuan izango dira. Bigarren fasean, 20-24 ohe egongo dira erabilgarri, eta gainerakoak hirugarren fasean jarriko dituzte.
Gainera, bigarren solairuan errehabilitaziorako gelak eta kanpoko 14 kontsulta egongo dira.
Albiste gehiago gizartea
Hizkuntza inklusiboaren erabilerak murriztu egiten du munduaren begirada maskulinoa, ikerketa baten arabera
Laura Vela-Plo, Marina Ortega-Andres eta Marta De Pedis ikerlariek osatutako taldeak “erresistentzia” ugari hauteman dituzte eta baliogabe utzi, hizkuntza inklusiboaren erabilera baztertzen erabiltzen diren “aitzakiak”.
Astigarragako tren geltokia eraikitzeko lanak 2025eko amaieran edo 2026ko hasieran abiatuko dira
Proiektua aurrera eramateko lan-hitzarmena sinatu ostean, alkateak esan du egun “pozgarria” dela udalerriarentzat, “Gipuzkoarekin lotuko duen” garraioa izango duelako.
Gorpuzkiak desobiratzeko kanpainaren bosgarren fasea hasi da Amorebieta-Etxanoko hilerrian
Gorpuzkiak desobiratzearen helburua, Gerra Zibilean desagertutako pertsonak aurkitzea da. Orain arte, 127 lagunen gorpuzkiak berreskuratu dituzte, eta horietako lau euren familiei eman dizkiete dagoeneko.
Uztailaren 7ko entzierroa, iruditan
Cadizko ganadutegiko zezenek egin dute 2025eko sanferminetako lehen entzierroa. Animaliek eta entzierrozaleek eroriko ugari izan dituzte, aurreko orduetan euriak bustitako zoladura gainera erori direlako.
31 urteko gizon bat atxilotu dute Trebiñun, hiru adingaberi sexu-erasoa egitea leporatuta
Gutxienez bi hilabetez 12 eta 16 urte arteko biktimengana hurbildu zen gizona, opariak eta jolasak eskainiz. Espetxean sartu dute dagoeneko.
Auto-ilarak A-15 errepidean, Andoainen, hiru autok eta kamioi batek istripua izan dute eta
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, eta ez da inor zauritu. Hala ere, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira Iruñerako noranzkoan.
Iñaki Elorza 'Txapas': "Lehen egunetako entzierroak etxekoentzat izaten dira, gehienbat"
Sanferminetako entzierroen zirrara entzuleei transmititzen urteak eman ditu Euskadi Irratiko esatari ohiak. Mikroa utzita, entzierroa hasi bitarteko lanetan laguntzen aritzen da orain.
Fuente Ymbrokoen entzierro zirraragarria San Fermin Egunean
Zezen eta korrikalarien eroriko ugari izan dira, baina ez dirudi adarkadarik egon denik, eta balantze ofizialaren arabera, sei korrikalari zauritu dira kolpeak jasota.
Fuente Ymbrokoen entzierro zirraragarria San Fermin Egunean
Zezen eta korrikalarien eroriko ugari izan dira, baina ez dirudi adarkadarik egon denik, eta balantze ofizialaren arabera, sei korrikalari zauritu dira kolpeak jasota.
Gizon bat hil da auto batek harrapatuta, Oiartzunen, eta gidariak ihes egin du
Ertzaintzak gidaria identifikatu du dagoeneko, eta izapideak ireki dizkiote ikertu gisa.