Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Skolae programa behin-behinean etetea baztertu egin du Nafarroako Auzitegiak

Guraso talde batek aurkeztutako salaketa ez du onartu Auzitegiak, 'kalte konponezinik' egongo ez delako eta interes orokorra lehenetsi behar delako.
Skolae programaren aurkezpena.
Skolae programaren aurkezpena. Argazkia: navarra.es

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baztertu egin du Skolae hezkidetza programa behin-behinean etetea. Auzitegiaren iritzian, behin betiko epaia eman bitartean hura indarrean mantentzeak ez du "kalte konponezinik" ekarriko.

Guraso talde batek auzitara eraman zuen Nafarroako Gobernuak hezkidetza sustatzeko foru erkidegoko 100 ikastetxe publikotan martxan jarritako programa. Horien ustez, askatasun ideologikorako duten oinarrizko eskubidea (Espainiako Konstituzioaren 16.1 artikulua) eta gurasoek euren seme-alabentzat nahi duten hezkuntza erlijioso eta morala jasotzeko eskubidea (Konstituzioaren 27.3 artikulua) urratzen ditu Skolaek, eta hori dela eta, programa behin-behinean etetea eskatu zuten.

Auzitegiak, ordea, baztertu egin ditu argudiook. Dioenez, "salatzaileek ez dute aurkeztu euren seme-alabei berehalako kaltea egin ahal dien eta euren oinarrizko eskubideak urratu ahal dituen hezkuntza programazioaren daturik".

Epaileek nabarmendu dutenez, "kautela-neurri gisa hartuta, oinarrizko eskubide horiek banaka gauzatzekoak dira, eta salatzaileek ez dute eskola komunitatea ordezkatzen. Are gehiago, salatzaileen interesak eta interes orokorra haztatu behar izatekotan, eta hasierako fasean gaudela kontuan hartuta, interes orokorra lehenetsi behar dela uste dugu".

Epaia ez da irmoa, eta helegitea aurkez daiteke horren kontra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X