Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarriko dute gaur gauean eta bihar, izotzagatik

Iragarpenen arabera, termometroak zeroz azpitik kokatuko dira barnealdean, eta bereziki Araban. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik espero.
Zeroz azpiko tenperaturak Durangon.
Barnealdean bereziki hotzak izango dira gauak, batez ere Araban. Argazkia: Adrian Zubia

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du gauerdian eta bihar gauean tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Termometroa barnealdean jaitsiko da bereziki, eta batez ere Araban.

Hala, Araban izotz handia ere egin dezake. Gainerakoan, izotz txikia egingo du. Ostiralean bereziki hoztuko du, eta baliteke kostaldean ere izotza egitea.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, Gasteizen zeroz azpitik bi gradu izango dituzte gaur, eta bihar zeroz azpitik bost gradura jaitsiko da termometroa. Bilbon, Donostian eta Iruñean balio positiboak izango dituzte gaur gauean, baina bihar - 3 ºC espero dituzte Nafarroako hiriburuan.

Ostegunean, goizeko behe-hodei batzuk gorabehera, baina ateri eutsiko dio. Goizak aurrera egitearekin batera ostarteak gero eta handiagoak izango dira eta arratsaldean eguzkitsu egongo da edonon. Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute. Ostiralean giro eguzkitsuagoa izango dugu, baina baita hotzagoa ere lehen orduetan. Egunsentiko lainoguneak salbu, zerua oskarbi egongo da denean.  Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haize suabea ibiliko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X