Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru lagun zauritu dira auto-istripuan Zuastin, AP-15eko ordainlekuan

Istripua bart gertatu da, horien ibilgailuak ordainlekuko hormaren aurka talka egin duenean.
Zirkulazio-istripua, AP-15eko ordainlekuan, Zuastin
Zirkulazio-istripua, AP-15eko ordainlekuan, Zuastin. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Bi emakume eta gizon bat zauritu dira auto-istripuan Zuastin, AP-15eko ordainlekuaren hormaren aurka talka eginda.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, zirkulazio-istripua bart gertatu da. Nafarroako suhiltzaileak eta hiru anbulantzia bertaratuta, suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria ibilgailutik, harrapatuta baitzegoen. Zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X