IRUÑEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maravillas gaztetxearen hustea ukatu du Ana Ollok

Nafarroako Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak kazetarien aurrean azaldu duenez, ez zegoen inor Polizia Rozalejo eraikinean sartu denean.
18:00 - 20:00
Ana Ollo: 'Polizia sartu denean ez zegoen inor barruan'

Goizaldean Nafarroako Foruzaingoa Iruñeko Maravillas gaztetxean sartu da. Gaztetxeko kideek salatu dutenez, eraikina hustera joan dira. Aitzitik, Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak adierazi duenez, foruzainak Maravillas gaztetxea kokatuta dagoen Rozalejo eraikinera sartu direnean ez zegoen inor barruan. Are gehiago, foruzainek lagunduta, teknikariak eraikinaren segurtasunari buruzko txosten tekniko bat egitera joan direla nabarmendu du Ollok.

"Ez da husterik egon, izan ere, ez zegoen inor Foruzaingoa eta teknikariak barrura sartu direnean. Segurtasunari buruzko txosten tekniko bat egiten ari dira, eraikinaren segurtasuna bermatzea funtsezkoa eta lehentasunezkoa dela ulertzen dugula", ziurtatu du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan kontatu duenez, Nafarroako Gobernuak eraikin barruan lanak egiten ari zirela jakin zuen abenduan, Foruzaingoaren bitartez.

"Epaileari baimena eskatu zitzaion Ondarearen teknikariak barrura sartu eta lan horiek segurtasun arazoak sortzen ari ote ziren baloratu zezaten. Hori da gaur gertatzen ari dena, ez da husterik gertatu, Foruzaingoa eta teknikariak sartu direnean inor ez zegoelako", azpimarratu du.

Rozalejo eraikina berriro ez okupatzeko Nafarroako Gobernuak neurririk hartuko ote duen galdetuta, txosten teknikoak dioenaren zain daudela azaldu du. "Horren baitan, beharrezko neurriak hartuko ditugu", baieztatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X