Gizon bat atxilotu dute Donostian, adin txikiko bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Donostiako Udaltzaingoak 24 urteko gizon bat atxilotu du bart, adin txikiko bati sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita.
Eraso saiakera atzo gertatu zen Matigoxotegi inguruan, Intxaurrondo eta Egia artean. Neskak ihes egin eta inguruan zeuden pertsonak ohartaraztea lortu zuen. Azken horiek Udaltzaingoari deitu zioten.
Tokira bertaratutako udaltzainek gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin zuten, sexu-eraso delitua leporatuta.
______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.