NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat larri zauritu da Iruñean, zuhaitz baten aurka talka eginda

Unibertsitateko kalean gertatu da ezbeharra, eta 52 urteko gizon bat da zauritua.
Honela gelditu da istripua izan duen autoa. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

52 urteko gidari bat larri zauritu da bart Iruñean, horrek zeraman ibilgailuak zuhaitz baten aurka talka eginda, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Unibertsitateko kalean gertatu da ezbeharra.

Gainera, lan istripu bat gertatu da asteburuan Irurita apezpikuaren plazan. 59 urteko gizon bat altueratik erori da, eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute.

Bide Segurtasunaz arduratzen diren agenteek hamaika trafiko istriputan esku hartu behar izan dute. Kasurik gehienetan, baina, kalte materialak soilik egon dira.

Bestalde, Udaltzaingoak 313 alkohol eta droga proba egin ditu asteburuan. Bi gidariren kontrako auzibide penala ireki dute, baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik. Halaber, zazpi gidari salatu dituzte baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik eta beste bi, ostera, drogaren eraginpean gidatzeagatik.

Albiste gehiago gizartea

GRAFCAV2012. PAMPLONA, 28/08/2025.- Periodistas navarros visibilizan su apoyo a los profesionales de los medios de comunicación que realizan su labor en Palestina y a la libertad de prensa y su rechazo a los ataques de los que están siendo objeto.  EFE/ Jesús Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

200 komunikazio-profesionalek prentsaren aurkako Gazako sarraskia salatu dute Iruñean 

Gazteluko plazan bildutako profesionalek manifestu bat irakurri dute hiru neurri nagusi eskatzeko: kazetarien eta hedabideetako langileen aurkako erasoak berehala bertan behera uztea; hilketa bakoitzari buruzko nazioarteko ikerketa independenteak irekitzea; eta kaltetutako lurralde guztietan prentsak, tokikoak zein nazioartekoak, askatasunez zirkulatzeko eta lan egiteko berme eraginkorrak ematea.

Gehiago kargatu