Araudi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak debekatu egin du aretoetako sarreren prezioa sexuaren araberakoa izatea

Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren araudi berria apirilaren erdialdean sartuko da indarrean. Besteak beste, salmenten birsalmenta ere arautuko du.
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak orotariko ikuskizunen lege proiektua onartu du

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan onartutako jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren araudi berriak debekatu egingo du sarreren prezioa jaioterriaren, arrazaren, sexuaren, sexu orientazioaren, iritziaren edo desgaitasunen araberakoa izatea.

Hori da, hain justu, gogoeta aldi luze baten ondotik Segurtasun Sailak aurkeztutako dekretuak arautu duena. Horretarako, besteak beste, sektore horrekin lotutako eragileek egindako ekarpenak hartu dituzte kontuan.

Apirilaren erdialdean indarrean sartuko den araudi berriak 2015eko abenduan Eusko Legebiltzarrean onartutako Ikuskizun eta Jokoen Legea osatuko du.

Gobernu Kontseiluaren ostean, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak "laburki" argitu ditu 125 artikulu eta 5 gehigarri dituen arautegiaren ildo nagusiak.

Aipatutako puntuak ez ezik, sarreren salmentarekin eta birsalmentarekin lotutako atal jakin bat ere jaso du arautegiak.

Horrela, birsalmentak Eusko Jaurlaritzako Ikuskizun eta Joko Zuzendaritzak baimendu beharko ditu. "Halere, sarrerek, hasierako preziotik abiatuta, % 20ko igoera izan ahalko dute, gehienez", sailburuak esan duenaren arabera.

Era berean, araudiak dio aretoetako sarreretan lanean dauden beharginek proba teknikoak, praktikoak eta psikoteknikoak gainditu beharko dituztela. Izan ere, "prestakuntza" hori jaso duten pertsonen zerrenda osatuko du Jaurlaritzak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan

Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X