Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale bat hil da Araban, furgoneta bat jo ostean

Ezbeharra atzo gertatu zen, Duranan, eta Leongo motorzalea gaur hil da Gasteizko Santiago Ospitalean.

Atzo A-3002 errepidean, Arrazua-Ubarrundian (Araba), furgoneta baten aurka istripua izan zuen motorzalea hil egin da gaur, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua atzoko 16:40ean gertatu zen, Suzuki GSX 600 motorrak Volkswagen Transporter furgoneta jo zuenean, Duranan.

24 urteko motorzale leondarra zaurituta eraman zute Gasteizko Saniago Ospitalera, eta gaur goizean hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X