Ikasle etorkinentzako 'trantsizio ikasgelak' jartzeko asmoa du Hezkuntza Sailak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskoletan "trantsizio ikasgelak" jartzeko asmoa du ikasle etorkinak laguntzeko, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak iragarri duenez. Proiektua ikasturte honen amaieran edo datorrenean sartuko da indarrean.
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean egin du iragarpena Uriartek, 'Atzerritar jatorriko ikasleen eskolaratzea EAEn' diagnostikoa aurkezteko saioan. Txostena azaroan aurkeztu zuten hedabideen aurrean, baina astelehenean xehe aztertu zuten Batzordean.
Txosteneko datuak¿
Txostenaren arabera, Lehen Hezkuntzako eskola publikoetan matrikulatutako ikasleen % 22,8 atzerritar jatorrikoak dira, eta, itunpekoetan, berriz, % 9,6.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), aldiz ez da hain nabaria sare publikoaren eta itunpeko zentroen arteko ezberdintasuna. Izan ere, nazioarteko herrialdeetan jaiotako ikasleak % 18 dira eskola publikoetan, eta itunpeko zentroetan, aldiz, % 11,6.
Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban matrikulatutako ikasleetatik, 33.079 jatorri atzerritarra dute (21.227 Lehen Hezkuntzan eta 11.852 DBHn), hots, % 15,7 dira (Lehen Hezkuntzan % 16,4 eta DBHn % 14,6).
Lurraldeka, jatorriz atzerritarrak diren ikasle gehienak Araban matrikulatuta daude (% 25 Lehen Hezkuntzan eta % 20 DBHn), izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan % 15 dira. Lehen Hezkuntzan, jatorri atzerritarreko ikasleen % 84 sare publikoan dago matrikulatuta Araban. Datu hori % 68koa da Gipuzkoan, eta % 67koa Bizkaian.
Arabari dagokionez, Gasteizen eta Arabako Errioxan daude matrikulatuta atzerritar jatorriko ikasle gehien. Bizkaian, Bilboko erdigunean batez ere. Alabaina, Gipuzkoan, datu hori sakabanatuago dago, izan ere, jatorriz atzerritarrak diren ikasleak udalerri askotako eskoletan eta zentroetan matrikulatuta daude.
Tokian tokiko erakundeekin lankidetza
Arazoaren konplexutasuna nabarmendu ostean, tokian tokiko erakundeekin lankidetzan aritzearen beharra azpimarratu du Uriartek. Gogorarazi duenez, etorkin familiei informazio eta orientazioa emateko guneak jarri dituzte Gasteizen, Bilbon eta Arrasaten. Etorkizunera begira ere sentsibilizazio kanpainak bultzatuko dituztela iragarri du.
Legebiltzarkideen galderei erantzunez, bakarrik heltzen diren atzerriko adingabeei laguntzeko neurriak beste administrazioekin koordinatzea "erronka" azpimarratu du. Helburua da Aldundiko zentroetatik ateratzen direnean formazioa eskura izatea da.
Datuok emanda, talde parlamentarioen bozeramaileek hartu dute hitza. Rebeka Ubera (EH Bildu) izan da kritikoenetakoa. Horren ustez, Jaurlaritzak ez du auzia "behar bezala landu" eta orain arte ez du eskola segregazioari aurre egiteko benetako borondate politikorik agertu.
Iñigo Martinezek (Elkarrekin Podemos) uste du txostenak hainbat gabezia dituela, batez ere eskolaratzearen azterketa ekonomikoa bat falta da, hori baita, horren esanetan, segregazioaren arrazoi nagusienetakoa.
Juana de Bengoecheak (PP) beharrezko jo ditu "trantsizio ikasgelak". Nabarmendu duenez, ume asko ezagutzen ez duten hizkuntza batean eskolaratzen dira, eta horrek "samina" eragiten die eta emaitza akademikoetan ere ondorioak ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Primitivak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bizkaian
Sariaren zenbatekoa bi zatik osatzen dute: 2.422.493,36 euro, kategoria bereziari dagozkionak, eta horiei 1.113.371,22 euro gehitu behar zaizkie, lehenengo kategoriakoak (sei asmatutakoak), aurreko zozketetan ez baitzegoen asmatzailerik kategoria horretan.
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.