Haurrei egindako sexu abusuen inguruko protokoloa prestatzen hasi da Arartekoa
Haurrei egindako sexu abusuei modu eraginkorrean aurre egiteko protokoloa lantzen dabil Arartekoa, eta Manu Lezertuak gaur iragarri duenez, udazkenerako prest izango du proiektua. Asmoa administrazio publikoaren erantzuna koordinatzea da; mota honetako kasuak prebenitu, atzeman eta ezagutarazteko, biktimak artatzeko eta erasotzaileak zigortzeko.
Kasu gero eta gehiago azalerazten diren honetan, eta ikusita ezein administraziok ez diola zereginari heldu, Lezertuak esan du bere bulegoak hartu duela protokoloa prestatzeko ardura. Auziari hainbat arlotatik helduko diote: hezkuntza, osasuna, justizia eta gizarte zerbitzuak, besteak beste.
Arartekoaren 2018ko txostenaren nondik norakoak aurkezteko asteazken honetan, Gasteizen, Manuel Lezertuak prentsaurrekoa emateaz gain, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari ere helarazi dio.
Lezertuak azaldu duenez, haurrei egindako sexu abusuen salaketak "oso eskasak" dira; eta, hortaz, delitua jazartzea oso zaila da. Ildo horretan, sintomak antzemateko garrantzaia azpimarratu du Arartekoak.
Bestalde, Elena Ayarza Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako bulegoko arduradunak hainbat txosten aipatuta azaldu duenez, bost umetatik batek sexu abusuak pairatzen ditu; gainera, ezagutzera ematen diren kasu gehienak familia ingurutik kanpo ematen badira ere, txosten horien arabera, sexu abusu gehienak familia artean ematen dira.
Arartekoaren txostena
Arartekoak gaur aurkeztutako txostenaren harira, 2018. urtean barrena, guztira 14.549 jarduera egin dira (aurreko urtean baino % 8 gehiago). Horietatik 9.205, kexak eta kontsultak izan dira, eta 61, ofiziozko espedienteak. 11.542 zerbitzu egin dituzte herritarren arretarako bulegoetan: ia 5.000 telefonoz, eta 6.500 aurrez aurre, informazio eta aholku eske gure hiru bulegoetako batera etorri diren pertsonak artatzen.
2018an 1.658 kexa-espediente ebatzi ditugu eta 1.113 ebazpen eman. Ebazpen horiek aztertuta, jarduera okerren bat zegoela iritzi diogu horien % 53tan (2017koa baino ehuneko handixeagoa, ordukoa % 48koa izan baitzen).
Bestalde, behera egin dute gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko kexek: 713 izan dira (2017ko 829 kexen aldean). Horietako askok Lanbideren funtzionamenduarekin dute zerikusia, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) kudeatzerakoan egin dituen jarduerekin.
Beste arlo hauetan ere jarduera bizia nabari da: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak. Horrela, Arartekoak bideratu dituen kexa-espedienteetatik % 55ek baino gehiagok eskubide sozialekin dute lotura. Arreta publikoa behar duten taldeen gaineko kexa idatziak ere ugariak dira. Horietako asko, gizarteratze arlokoak barne, gizon-emakume guztien benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko politika publikoekin lotuta daude. Hori lortzeko, emakumeei, adinekoei, ume eta nerabeei, desgaituei, LGTB pertsonei, etorkinei, ijitoei eta abarri eskubide hori baliatzea eragozten edo zailtzen dieten oztopoak kendu behar dira.
Bideratutako kexa-espedienteek administrazio bakoitzari zer proportziotan eragiten dioten adierazten duten datuak aztertuta, aurreko urteetan bezala, 2018an Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexa idatzirik gehienak (% 60 baino gehiago), eta zertxobait gehitu dira EAEko udalen jarduerei buruzkoak (% 27).
Bestalde, 2018an, 729 kexa-espedientetan aipatu da argi eta garbi haurren eta nerabeen presentzia edo inplikazioa, alegia, Ararteko erakundeari egindako kexa guztietatik % 27,97tan.
Halaber, kexagileetatik %7 6k ontzat edo oso ontzat jo du jaso duen arreta. % 77k baino gehiagori oso ona edo nahiko ona iruditu zaio Arartekoaren esku-hartzea; eta, % 83k baino gehiagok Arartekora jotzeko gomendatuko liekete administrazioarekin arazoren bat dutenei.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.