'Babesa' eskatu du Barakaldoko ikastetxean erasoa jaso zuen amak
"Babesa" eskatu du Barakaldoko (Bizkaia) ikastetxe batean atzo (asteartea) bi familiaren artean izandako borrokan zauritutako amak. Heriotza mehatxua egin dietela eta semeari ikastetxean "beste jipoi bat ematea" saihestearren eraso egin zietela salatu du.
"Bakarrik utzi gaituzte, inork ez gaitu laguntzen", esan du. Halaber, haren seme-alabentzako segurtasunik ez dagoela salatu du. Europa Press albiste agentziari amak adierazi dionez, "hilabete batzuetatik ona" seme-alabak "beldurtuta" daude ikastetxean zenbait umeren aldetik "etengabeko" erasoak jasaten dituztelako. Bestalde, "eskola-jazarpen prozedura zabaldu arren, ez du ezertarako balio izan", azaldu du.
"Hezkuntza Sailarekin hitz egiten saiatu dela" deitoratu du; ildo horretan, Barakaldoko Kultura zinegotziarekin eta ikastetxeko zuzendaritzarekin bildu dela azpimarratu du, "baina inork ez gaitu laguntzen", salatu du.
Haren esanetan, astelehenean erasoa jaso zuen "zenbait umek semeari jipoia ez ematea saihestu zuelako"; eta, familia osoari heriotza mehatxua ere egin zietela gaineratu du.
Ertzaintzari gertatutakoa jakinarazi arren, "mehatxuak baino ez direla eta ez zela ezer gertatuko" erantzun zioten; asteartean, alabaina, haurrak ikastetxera eramaterakoan "gure zain zeuden labana eta guzti"; horrenbestez, atezainaren gelan sartu behar izan ginen irakasle batekin.
"Atea eusten saiatzen ginen bitartean hura lehertzen saiatzen ziren; leihoetako kristalak apurtu zituzten eta horiekin eraso egin ziguten. Su-itzalgailu bi hustu zizkiguten gainean, eta senarrak bi labankada jaso zituen", deitoratu du. "Ikastetxean inork ez gintuen lagundu, denak ezkutatu baitziren eta bakarrik gelditu gienen", azaldu du. Gainera, "Ertzaintzak 15 minutu baino gehiago eman zituen bertaratu arte", esan du.
Ertzaintzaren arabera, 24 eta 26 urteko bi anai atxilotu zituzten atzo arratsaldean zauritutako familiari eraso egitea egotzita. Gainera, hiru lagun zauritu ziren.
Cristina Uriarte sailburuaren hitzetan, Hezkuntza Saila "ikastetxean kohesio soziala sustatzeko lanean ari da". Halaber, ikasleak babesteko, ikastetxeko zuzendaritzarekin zein bi familiekin bildu direla azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko 800 pazientek onartu dute ebakuntza itunpeko zentro batean egitea
Eusko Jaurlaritzak gutun bat igorri dio formalki Osasun Ministerioari, estatutu propio baterako eskumenen transferentzia aztertzeko bilera bat eskatzeko: “Ministerioak ez badu ezer egiten, eskumenen transferentziaren bidea aztertzeko eskatzen dugu, herritarren osasun-arreta defendatzeko beharrezkoak diren funtzioak erabat bete ahal izateko”.
Igorreko errugbi taldeko presidentea atxilotu dute, ordaindu ez duten Gabonetako loteriaren harira
Administrazio desleialaren delitu bat eta iruzur delitu bat leporatu dizkiote. Izan ere, Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak 90693 zenbakiaren hainbat dezimo erosi zituen Gabonetako loterian jokatzeko, eta hirugarren sari bat egokitu zitzaion, baina klubak ez du diru nahikorik saria ordaintzeko, erositakoa baino gehiago saldu baitzuen partizipaziotan "akats baten ondorioz".
Maialen Mazonen familiaren abokatuak ebazpenaren balorazio"gazi-gozoa" egin du, epaimahaiak ez duelako onartu genero indarkeriaren astungarria
Maialen Mazonen hilketaren auziko epaimahaiak emandako ebazpenaren balorazioa egin du haren familiaren abokatuak. Virginia Urtaran abokatuak penaz hartu du epaimahaiak genero indarkeria astungarritzat hartu ez izana.
Prestaketak martxan Bilbon, maiatzaren 22-23ko asteburuan Europako errugbiko finalak hartzeko
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, kirol-ekitaldi hau bultzatu duten hiru erakundeek, ostiral honetan eman dute mugikortasun eta segurtasun operatiboaren berri.
Pertsona bat larri zauritu da Errekaleorren, okupazio saiakera baten ondorioz
Errekaleor Auzo Askea kolektiboak salatu duenez, dozenaka pertsona sartu ziren goizaldean auzora, makilekin, burdinekin eta harriekin eta hainbat etxebizitzari eraso egin zieten. Pertsona batzuk zauritu ziren, horietako bat larri, garezurra hautsita.
Aiaran 10.500 plakako eguzki-parke bat egiteko baimena eman du Jaurlaritzak
Aiarako Udala ez dago ados 10.500 modulu eta lurrazpiko ebakuazio-linea instalatzea aurreikusten duen parke hori eraikitzearekin. Enpresak 4,1 milioi euroko inbertsioa egingo omen du bertan.
Glutena izan dezaketela ez zenekien 10 produktu (batzuek harritu egingo zaituzte)
Zeliakoa bazara eta glutenik kontsumitu ezin baduzu, kontuz ibili glutena izan dezaketen eta egunero erabiltzen diren 10 produktuekin. EZE Euskadiko Zeliakoen Elkarteak zerrenda egiten lagundu digu, larunbatean (maiatzak 16) Zeliakiaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Gorabeherak errepideetan, euriak eta ur putzuek baldintzatuta
Luizi bat gertatu da BI-631 errepidean, Bermeon, eta errei bat itxi dute. Bien bitartean, semaforoa jarri dute bidea txandaka emateko.
Albiste izango dira: Epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizona, Tubos Reunidoseko asanblada, abisu horia euriagatik eta krisia Nafarroako Gobernuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Herri epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizonezkoa
Ebazpenean, ez dira frogatutzat eman defentsak aringarri gisa aurkeztutako argudioak. Hau da, hilketaren unean akusatua alkoholaren eraginpean zegoela edota buru nahasmendua izan zuela ezin dira frogatutzat eman, epaimahaiaren arabera.