Herritarren % 75ek ez dute erretzen, azken 25 urteetako tasarik handiena
EAEko herritarren % 75ek jadanik ez dute erretzen eta erre ohi dutenen ehunekoak (% 22) behera egin du, azken 25 urteetako tasarik txikiena izateraino.
Nekane Murga Osasun sailburuak eta Juanjo Aurrekoetxea Osasun Publiko eta Menpekotasunen zuzendariak prentsaurrekoa eman dute. Ostiral honetan Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna da. Sailak tabakismoaren aurka egindako lanaren laburpena egin dute arduradunek. Besteak beste, erretzeari uzteko mugikorrentzako aplikazio baten berri eman dute agintariek.
Mendekotasunen inguruko azken inkestaren arabera, 2008-2017 epean kontsumo tasak % 30etik % 22ra behera egin zuen, mendearen azken laurdeneko tasarik txikiena.
Gainera, erretzailea ez den biztanleriaren ehunekoak gora egiten jarraitzen du; izan ere, 1992an % 61ekoa zen, estatistikak hasi zirenean, eta 2017an % 75ekoa.
Oraindik erretzen dutenen artean, emakumeak baino gizon gehiago daude, baina bi kasuetan ehunekoek behera egin dute. Gizonezko erretzaileen kopurua % 27tik (2002) % 25era pasa da, eta emakumezkoena % 22tik % 18ra. Adinaren arabera, gizonezkoek gehiago erretzen dute 45-74 urteen artean, eta emakumezkoek 15-44.
Gainera, 2011tik 22.500 pertsonak tabakoa uzteko Osakidetzaren programetan parte hartu dute. Iaz bakarrik 2.383 pertsonak erabili zuten, konkretuki, 1.250 emakumek eta 1.133 gizonek.
Bestalde, tabakoa uzteko laguntza eskaintzen duen doako telefonoak (944007573) 164 dei jaso zituen 2018an.
Erretzeari uzten laguntzeko tresna berri bat martxan jarri dute erakundeek. Gasteizko lau osasun zentrotan modu esperimentalean hasi da lanean: Aranbizkarra I eta II, Lakuabizkarra eta Alde Zaharra.
"Programa konbinatuak" mugikorrentzako aplikazio bat du, online kontsultak egin ahal izateko. Gainera, erre gabe emandako denbora, "irabazitako bizitza egunak" eta aurreztutako dirua, besteak beste, zenbatzen ditu.
Osakidetzaren hitzetan, eraginkortasuna klinikoki frogatu dute, baina tresna osagarri bat baino ez da; izan ere, osasun-langileek tratamenduaren (sei hilabete) jarraipena egiten segituko dute. Aurreneko saiakera horien emaitzak ikusi ondoren, Euskadi osora zabaltzea aztertuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.