POLIZIA-OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adin txikikoak Marokotik legez kanpo ekartzen zituzten lau talde desegin dituzte

Bilbora ekartzen zituzten horietako batzuk. Guardia Zibilak 16 pertsona atxilotu ditu atzerritarren eskubideak urratzeagatik eta legez kanpoko inmigrazioa bultzatzeagatik.
18:00 - 20:00
Adin txikiko migranteen trafikoan aritzen ziren lau talde kriminal desegin dituzte

Adin txikikoak Marokotik Espainiako kostaldera eramaten zituzten lau talde desegin ditu Guardia Zibilak. Andaluziako adin txikikoen zentroetan zeudela, handik atera eta Bilbo, Bartzelona edo Valentzia bezalako hirietara eramaten zituzten gero. Guztira, 16 atxilotu daude.

Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak ohar batean jakitera eman duenez, atxilotu guztiak marokoar naziotasunekoak dira eta Marokon zein Gibraltarreko Eremuan aritzen ziren.

Sare hauetako buruzagiek aginduta antolatutako patera eta txalupa pneumatikoetan itsasoratzera bultzatzen zituzten adin txikikoak, batere segurtasunik gabe, eta autobus zein kamioietan ezkutatuta bidaiatzera ere bultzatzen zituzten.

Behin Iberiar penintsulara iritsitakoan, erakunde horiek adin txikikoekin eta euren senideekin harremanetan jartzen ziren eta ordain bat adosten zuten Bilbo, Bartzelona edota Valentzia bezalako hiriburuetara eramateagatik. 600 eta 800 euro artekoa zen ordaina eta dirua jaso bitartean, erakundearen esku zeuden etxebizitzetan atxikita izaten zituzten gaztetxoak, Cadizen eta Sevillan.

Sevillatik aritzen zen taldeetako bat

Iaz hasi ziren lehen taldearen inguruko ikerketa. 2018an hango adin txikikoentzako zentro batetik 253 gaztetxok alde egin zutela ikusi zuen Guardia Zibilak eta ikerketaren baitan, zentro horren inguruetan adin txikikoak jaso eta Espainiako Estatuko hainbat hiriburutara eramaten zituztela ikusi zuten.

Sare honekin lotuta, Sevillan eta Tarragonan bizi ziren lau pertsona atxilotu dituzte, atzerritarren eskubideak urratzea, legez kanpoko inmigrazioa bultzatzea eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta.

Beste erakunde bat, Cadizen

Ikerketa horretan ari zirela, antzera jokatzen zuen beste erakunde bat ere topatu zuten. Kasu honetan Algeciras eta San Pablo de Buceite (Cadiz) artean aritzen ziren delitugileak eta han bertan bi etxe zituzten, adin-txikikoak atxikita izateko, ordaina jaso bitartean.

Lau pertsona atxilotu zituzten hemen.

Sevilla eta Bartzelona artean aritzen zen hirugarren taldea

Hirugarren taldeko lau kideak Alcala de Guadairan eta Guillenan (Sevilla) bizi ziren.

Cadizko Bornos herrian jaso, Sevillara eraman eta handik Bartzelonara mugitzen zituen haurrak.

Horiek ere delitu berberengatik atxilotu dituzte.

Laugarren erakundea ere Sevillan aritzen zen

Azkenik, Sevillako adin txikiko zentro batean zeuden gaztetxoak lekualdatzen zituen laugarren taldea ere desegin du Guardia Zibilak.

Kasu honetan ere lau pertsona atxilotu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X