TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da A-8an Muskizen, hainbat ibilgailuk harrapatuta

Harrapatzea gauerdian gertatu da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Gizon bat hil da gauerdian A-8 autobidean Muskizen, hainbat ibilgailuk harrapatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, harrapatzea A-8 autobideko 137. kilometroan gertatu da, Bilborako noranzkoan.

Istripuaren tokira bertaratu diren larrialdi zerbitzuek haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Halaber, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Ezbeharraren ondorioz, A-8 autobidea itxi dute Muskizen. Bitartean, Ertzaintzak N-634 errepidetik bideratu du trafikoa. 04:30 aldera ireki dute berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X