MEDITERRANEOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ocean Viking' ontziak Lampedusan lehorreratu ahal izango ditu 82 migratzaile

"Lehen erreskatetik sei egun igaro diren honetan, ontzian dauden 82 migratzaileak laster lehorreratu ahal izango dira Lampedusan", iragarri dute Mugarik Gabeko Medikuen erakundetik sare sozialetan.
Imagen de archivo del Ocean Viking.
Imagen de archivo del Ocean Viking.

SOS Mediterranee eta MSF (Mugarik Gabeko Medikuak) Gobernuz Kanpoko Erakundeen 'Ocean Viking' ontziak Lampedusan lehorreratu ahal izango ditu azken astean Mediterraneoan erreskatatu dituen 82 migratzaileak, MSF berak sare sozialetan iragarri duenez.

"Italiako agintariek lehorreratzeko portu segurua eskaini berri diote 'Ocean Viking' ontziari. Lehen erreskatetik sei egun igaro diren honetan, ontzian dauden 82 migratzaileak laster lehorreratu ahal izango dira Lampedusan" idatzi dute.

Italiako hainbat komunikabideren arabera, oraindik ez dago erabakita ontzia portura sartuko den ala itsasoan Italiako beste ontzi batzuetara igaro eta horietan joango diren portura.

Irailaren 12an Italiako Gobernuak iragarri zuen Europako hainbat herrialdek migratzaile horiek hartzea adostu zutela, eta gaur etorri da lehorreratzearen albistea.

Irailaren 8an 50 pertsona erreskatatu zituen 'Ocean Viking' ontziak Mediterraneoan eta bi egun beranduago beste 34. Geroztik, portu baten zain ziren.

Mediterraneotik Europarantz sartu nahi duten migratzaileak banatzeko mekanismo automatiko bat bultzatzeko eskatu dio berriki Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak Bruselari.

Zure interesekoa izan daiteke

Panticosa mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jordi Richard mendiko gidaria, Panticosatik: “Azpiko geruza labankor dago, ez dago trinko, eta kontuz ibili beharra dago”

Azken urteotako negurik hotzena eta elurtsuena izatean ari da Aragoiko Pirinioetan eta arriskutsua izan daiteke mendian ibiltzea. Jordi Richard mendiko gidariarekin hitz egin du ETBk, Panticosan gertatu den ezbeharraren ondotik. Gaur bertan, Punta Escarrara igotzen ari zirela buelta ematea erabaki dutela kontatu du. Adi ibiltzeko eskatu du, oraindik ere elur jausiak gerta daitezkeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X