New York (AEB)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik eskualdeen 'rol garrantzitsua' aldarrikatuko du Klimaren Goi-bileran

2020rako egitasmo "zehatz eta errealistekin" New Yorkera hurbiltzeko dei egin die Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak buruzagi guztiei.
Krisi klimatikoaren aurkako manifestari bat ostiralean, Calin (Kolonbia).
Krisi klimatikoaren aurkako manifestari bat ostiralean, Calin (Kolonbia). Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak Nazio Batuen Klimaren Goi-bileran parte hartuko du aste honetan, New Yorken. Krisi klimatikoari aurre egiteko orduan, "nazioarteko akordio handiak betetzeko bideratzaile gisa", eskualdeetako gobernuen "rol garrantzitsua" aldarrikatuko du EAEko Exekutiboak. Era berean, Euskadiko Klima Aldaketa Legeak jasoko dituen neurriak aurkeztuko ditu Jaurlaritzak.

Elena Moreno Ingurumen sailburuordeak eta Aitor Zulueta Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak Klimarne Goi-bileran eta Klimaren Astean parte hartuko duen ordezkaritza zuzenduko dute. Jaurlaritzaren hitzetan, bi hitzordu "saihestezin" dira; izan ere, Lurraren berotzea gelditzeko gobernuen konpromisoa neurtu eta Parisko Akordioa betetzeko aurrerapausoak aztertuko dituzte.

Sailburuordearen lehen ekitaldia astelehen honetan izango da, Klimaren Goi-bileran parte hartuko baitu. 2020rako egitasmo "zehatz eta errealistekin" New Yorkera hurbiltzeko dei egin die Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak buruzagi guztiei, datorren hamarkadan berotegi efektuko gas isuriak % 45 murrizteko bidea jarraituz; zero 2050erako.

Klimaren Astea

Krisi klimatikoaren aurrean Euskadiren erronka nagusiak aurkeztuko ditu Morenok asteartean, baita EAEko Klima Aldaketa Legeak jasoko dituen neurriak ere. Araua tramitazio prozesuan dago egun. Aurkezpena The Huben egingo du, munduko 600 bat buruzagi politiko eta enpresaburu bilduko dituen foroan, Klimaren Asteko ekitaldien barruan.

Irailaren 25ean eta 26an beste eskualde batzuetako gobernu ezberdinekin aldebiko bilerak egingo dituzte Eusko Jaurlaritzaren New Yorkeko ordezkaritzan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ohar batean zehaztu duenez.

Batzarretan lan ildo partekatuak aztertuko dituzte, eta "krisi klimatikoaren aurrean eskualdeetako gobernuen rol garrantzitsua" aldarrikatuko dute, "estatuek nazioarteko akordio handiak betetzeko bideratzaile eta politikak maila lokalean aplikatzeko bultzatzaile gisa".

Nazio Batuen Klimaren Goi-bilera eta Klimaren Astea Santiagon (Txile) Klima Aldaketaren inguruko bosgarren Biltzarra hasi baino bi hilabete lehenago izango dira. Abenduaren 2tik 13ra egingo dute "Ekiteko garaia" lelopean, herrialde guztiek konpromisoak areagotzea beharrezkoa baita, berotze globala mugatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X