TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak A-8an, Malmasinen hiru ibilgailuk talka egin ostean

Txapa kolpea Malmasingo tuneletan gertatu da, Irungo noranzkoan. Ilarak Basauritik Portugaleteraino iritsi dira.
Auto-ilarak A8an, Zorrotzako bihurguneetan
Auto-ilarak A8an, Zorrotzako bihurguneetan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

Hiru ibilgailuk elkar jo dute gaur goizean A-8 autobidean, Malmasingo tuneletan, Irunerako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 07:15 aldera gertatu da tunelaren sarreran, eta auto-ilarak Ilarak Basauritik Portugaleteraino iritsi dira.

Txapa kolpea izan duten ibilgailuak erretiratu ondoren ere, luzaroan egon dira ilarak. Istripuan ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X