Zibersegurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabankeko hainbat bezerok mezuak jaso dituzte 'phishing' saiakerekin

Finantza erakundeak azpimarratu duenez, ez da kaltedunik izan. Gogorarazi du Kutxabankek ez dituela inoiz sarbide-gakoak modu horretara eskatzen.
Pertsona bat, ordenagailu eramangarriarekin lanean.
Halako mezuak jasoz gero, kasurik ez egitea da gomendagarriena. Argazkia: Pixabay

Kutxabankeko hainbat bezerok mezuak jaso dituzte azken asteotan phishing saiakerekin (datu pertsonalak lapurtzeko ofizialak bailiran bidalitako mezu faltsuak), baina zorionez inor ez da amarruan jausi, finantza erakundeko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Iraileko azken astean bidali dira mezuok. Horietan, bere kontua "blokeatuta" zegoela jakinarazten zitzaion bezeroari, eta hura desblokeatzeko argibideak jarraitu eta "sms kodea berresteko" eskatzen zitzaion mezuan ageri zen esteka baten bidez.

Kutxabankeko arduradunek azpimarratu dutenez, ez da kaltedunik izan. Halaber, gogorarazi dute finantza erakundeek ez dituztela inoiz sarbide-gakoak modu horretara eskatzen.

Gazteleraz idatzitako mezu hau jaso dute hainbat bezerok. Argazkia: EiTB

Maiz izaten dira finantza erakundeak phishing-a (euskaraz, arrantza) biktima. Iruzurgileek segurtasun alertak bidali ohi dituzte egiazkoak diruditen mezuen bidez. Normalean esteka bat izaten dute, eta hori sakatuta, erabiltzailearen sarbide-gakoak edo bestelako datu pertsonalak eskuratzen dituzte.

Halako mezurik jasoz gero, kasurik ez egitea eta berehalakoan ezabatzea gomendatzen da.

Kutxabankek honako aholkuak ematen ditu bere webgunean:

- Ez eman sarbide-gakoak edo telefono mugikorraren zenbakia telefonoz, salbu Telefono bidezko Kutxabanken sartzen zarenean, 901 33 55 66 zenbakiaren bitartez. Kutxabanken izenean zure gakoak, mugikorraren zenbakia edo beste edozein identifikazio eskatzen dizkizun webgunerik, mezu elektronikorik edo telefono deirik aurkitzekotan, nahiz eta bertan esan segurtasun arrazoiengatik edo sistemak balioztatzeko egiten dutela, ez zaitez fidatu eta jo guregana telefono-zenbaki honexetan.

- Era berean, ez duzu inoiz sartu behar gure zerbitzuan mezu elektronikoan sartutako esteken bidez (ikus 'phishing-a' atala). Sartu beti zerbitzuan www.kutxabank.es webgunetik.

- Halako ezaugarriak dituen mezu elektronikoa jaso duzulako susmoa baduzu edota identifikazio-daturen bat inori eman bezain laster, deitu ezazu lehenbailehen Kutxabank Telefonoz zerbitzura, 901 33 55 66 telefono zenbakira, zure kontratuetarako sarbidea eragotzi dezagun urrutiko edozein bitarteko erabilita ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X