esperientzia pilotua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikastetxeetako sarreretan tabakoa saihesteko ekimen bat sustatuko du Jaurlaritzak

Haur ugari biltzen diren guneetan tabakoa erretzea edota zigarro elektronikoa kontsumitzea debekatu nahi du, nahiz eta toki horiek aire zabalean egon eta legeak bertan erretzea baimentzen duen.
Ikastetxe bat. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
Ikastetxe bat. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako sarreretan tabakoa erretzea saihesteko ekimen bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Zehazki, euskal udalerri batzuetako ikastetxeetan emango diote hasiera sentsibilizazio eta kontzientziazio egitasmo honi, esperientzia pilotu batekin.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak “Kerik gabeko herriak” izeneko ekimena aurkeztu du atzo Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Murgak azaldu duenez, tabakorik gabeko guneak esparru irekietara zabaltzea da horren helburua.

Hala, pertsona eta, bereziki, haur ugari biltzen diren guneetan, tabakoa erretzea edota zigarro elektronikoa kontsumitzea debekatu nahi du Jaurlaritzak, nahiz eta toki horiek aire zabalean egon eta legeak bertan erretzea baimentzen duen.

Sentsibilizazio programa berria EAEko udalerri batzuetako ikastetxeetan frogatuko dute, Hezkuntza Sailak bultzatuko duen esperientzia pilotu baten bidez.

Adikzioen VII. Planaren lehen ebaluazio-txostenaren berri emateko Legebiltzarrean egin duen agerraldian iragarri du Murgak ekimena. Plan horrek adikzioen kontsumoa murriztea du helburu, arreta indibidualeko neurrien bitartez ez ezik, ingurune osasungarriak sortzera eta gizartearen, ekonomiaren eta politikaren eremuei dagozkien faktore estrukturalagoetan eragina izatera bideratutako ekintzen bidez ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X