TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxi dute, beste luizi bat dela eta

Atzo goizean ere lur-jausi bat izan N-634 errepidean, eta Zumaia eta Getaria arteko bidea moztuta dago atzotik.
Zarautz, gaur. Argazkia: EiTB.
Zarautz, gaur. Argazkia: EiTB.

Zumaia eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidea itxi zuten atzo goizean, euri-jasek eragindako luizi baten ondorioz, eta gaur goizean, errepide horretan bertan, baina Zarautz parean beste lur-jausi bat izan da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lur eta harri asko erori dira bidera, eta harik eta dena garbitu arte, Zumaitik Zarautzerainoko itsasertzeko errepidea itxi egin dute, bi noranzkotan.

Meagas mendatetik ari dira bideratzen trafikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X