14-29 urteko gazteentzat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte Txartela berriak doako bidaia asegurua izango du munduan barrena ibiltzeko

Horrez gain, aterpekide-agiria eskainiko du, eta horri esker, gazteek nazioarteko sareko edozein aterpetan hartu ahalko dute ostatu.
Gazte Txartelak aterpekide-agiria ere eskainiko du. Argazkia: Pixabay

Gazte Txartelak, Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako agiriak, doako bidaiako laguntza-asegurua izango du aurrerantzean, eta mundu osoan baliogarria izango da.

Txartela berriaren nondik norakoak prentsaurrekoan azaldu ditu gaur Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak. Iragarri duenez, aterpekide-agiria ere eskainiko du, eta horri esker, gazteek nazioarteko sareko edozein aterpetan hartu ahalko dute ostatu.

Jaurlaritzaren hitzetan, gaur egun 70.000 gaztek dute agiria. Europan homologatuta dagoen gazteentzako euskal agiri bakarra da Gazte Txartela, eta Europako Gazte Agirien (EYCA, ingelesez) Elkartearen baitan dago. 

Artolazabalek iragarri duenez, laster beste 300.000 txartela bidaliko dizkie Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldatuta dauden eta 14-29 urte dituzten gazteei.

Txartel berria inklusiboa —aniztasuna eta baztertutako taldeak kontuan hartuko ditu— eta jasangarria ere izango dela zehaztu du sailburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X