Koronabirusa: Zeintzuk dira sintomak eta nola transmititzen da?
Munduko Osasun Erakundeak bildu ditu koronabirusaren agerraldiari buruz sor daitezkeen galderak eta erantzunak. Azken datu ofizialen arabera, Txinan, epidemiaren erdigunean, 3.169 pertsona hil dira, eta 80.793 kutsatu.
Koronabirus berria jendeari eragiten dion birus mota bat da, baina horren iturria ikertzen ari dira oraindik.
Hauek dira, oro har, zalantza ohikoenak:
- Zer dira koronabirusak?
Koronabirusak familia handi bateko birusak dira, eta animaliei zein gizakiei gaixotasunak eragin diezazkiekete. Koronabirusek arnas infekzioak eragiten dizkiete gizakiei, hotzeria zein gaixotasun larriagoak, hala nola Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (SRAS). Egun antzeman den koronabirusa COVID-19 izeneko gaixotasuna eragiten du.
- Zer da COVID-19 gaitza?
COVID-19a duela gutxi ezagutu den gaixotasun infekziosoa da. Birusa eta gaixotasuna ezezagunak ziren 2019ko abenduan Wuhanen (Txina) lehen agerraldia izan aurretik.
- Zeintzuk dira koronabirus berriaren sintomak?
COVID-19aren sintoma ohikoenak sukarra, nekea eta eztul lehorra dira. Pazienteek mina, sudurreko kongestioa, errinorrea, eztarriko mina eta beherakoa izan ditzakete. Sintoma horiek arinak izan ohi dira, eta pixkanaka agertzen dira. Pertsona batzuek infektatu egiten dira, baina ez dute inolako sintomarik garatzen, eta ez daude egoera txarrean. Pertsona gehienak (% 80 inguru) gaixotasunetik sendatzen dira, inolako tratamendu berezirik gabe. COVID-19a hartzen duten 6 pertsonatik 1ek gaixotasun larri bat garatzen du eta arnasa hartzeko zailtasunak izaten ditu. Adineko pertsonek eta beste patologia batzuk dituztenek, hipertentsio arteriala, bihotzeko arazoak edo diabetesa dutenek, esaterako, aukera gehiago dute gaixotasun larri bat garatzeko. Gaixotasuna harrapatu duten pertsonen % 2 inguru hil dira. Dena den, sukarra, eztula eta arnasa hartzeko zailtasuna dutenek medikuarenera joan behar dute.
- Nola har daiteke infekzioa?
Pertsona batek COVID-19a har dezake kutsatuta dagoen beste batekin kontaktuan egoteagatik. Gaixotasuna pertsona batetik bestera zabal daiteke, infektatutako pertsona batek eztula egiten duenean sudurretik edo ahotik ateratzen diren tanten bidez har dezake. Tanta horiek objektuetara eta gainazaletara erortzen dira; horrela, beste pertsona batzuek COVID-19a harrapa dezakete objektu edo gainazal horiek ukitu, eta gero begiak, sudurra edo ahoa ukituz gero. COVID-19a duen pertsona batek eztul egitean barreiatzen dituen tantak arnastuta ere kutsa daiteke. Horregatik, garrantzitsua da gaixo dagoen pertsona batengandik metro batera gutxienez egotea.
Munduko Osasun Erakundea COVID-19a hedatzeko moduei buruz abiatu diren ikerketak bultzatzen ari da, eta azken emaitzen berri ematen jarraituko du.
- Ba al dago txertorik?
Oraindik ez dago birusaren aurkako txerto edo sendagai espezifikorik COVID-19a prebenitzeko edo tratatzeko. Hala ere, gaixoek osasun arreta jaso behar dute sintomak arintzeko. Larri dauden pertsonak ospitaleratu egin behar dira. Gaixo gehienak osasun zerbitzuaren laguntzarekin osatzen dira.
Balizko txertoak eta tratamendu farmakologiko espezifikoak ikertzen ari dira. Era berean, saiakuntza klinikoak egiten ari dira. Munduko Osasun Erakundea txertoak eta botikak garatzera bideratutako ahaleginak koordinatzen ari da.
Antibiotikoak ez dira eraginkorrak birusen aurka. COVID-19a birus batek eragiten du; beraz, antibiotikoek ez dute baliorik birus horren aurrean. Ez da antibiotikorik erabili behar COVID-19a prebenitzeko edo tratatzeko. Infekzio bakteriano bat tratatzeko baino ez dira erabili behar, mediku baten aginduei jarraituz.
- Zer egin daiteke babesteko?
Hainbat neurri har daitezke COVID-19a prebenitzeko:
- Eskuak sarritan eta sakon garbitu, ura eta xaboia edo alkoholdun desinfektatzaile bat erabiliz. Zergatik? Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzeak edo alkoholdun desinfektatzaile bat erabiltzeak eskuetan izan ditzakegun birusak hiltzen ditu.
- Eztul edo doministiku egiten duen pertsonarengandik metro bateko (3 pauso) distantzia mantendu. Zergatik? Norbaitek eztul edo doministiku egiten duenean, sudurretik edo ahotik botatzen dituen likido-tantek birusa izan dezakete. Hurbilegi badago, tantak arnas ditzake, eta gaitza badu COVID-19a harrapa dezake.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa. Zergatik? Eskuek azalera asko ukitzen dituzte, eta birusak bil ditzakete. Horrela, eskuak begietara, sudurrera edo ahora eramanez gero, kutsatu egin daiteke, hortik gorputzera sartu eta gaitza eragin dezakeelako.
- Arnasbideen higienea ziurtatu behar da. Horrek esan nahi du ahoa eta sudurra eztul edo doministiku egitean ukondoarekin edo paperezko zapi batekin estali behar direla. Eta erabilitako zapia berehala bota behar da. Zergatik? Birusak tanten bidez hedatzen dira. Arnas higiene egokiaren bidez, birusa duten pertsonak babesten ari dira, eta ez dute ez hotzeririk, ez griperik, ez COVID-19rik zabalduko.
- Ondo ez bazaude, etxean egon. Sukarra, eztula eta arnasa hartzeko zailtasuna baduzu, medikuarengana joan eta aldez aurretik deitu. Tokiko osasun-agintarien jarraibideak bete. Zergatik? Estatuko agintariek eta tokikoek beren eremuko egoerari buruzko informazio eguneratua izango dute. Aldez aurretik deituz gero, azkar eramango zaituzte osasun-zentro egokira. Horrek zure babesa bermatuko du, eta birusen eta bestelako infekzioen hedapena prebenitzen lagunduko du.
- COVID-19ari buruzko azken berrikuntzak kontsultatu. Bete itzazu Estatuko eta tokiko osasun-agintariek edo enplegu-emaileek emandako aholkuak, COVID-19aren aurrean babesteko. Zergatik? Estatuko agintariek eta tokikoek informazio eguneratua izango dute. Inguruko jendeak babesteko egin behar duenari buruzko aholkuak emateko solaskide aproposenak dira.
- Kontsulta itzazu arrisku handieneko guneei buruzko albiste berrienak (hau da, gaixotasuna hedatuago dagoen hiriei buruzkoak). Ahal baduzu, ez joan eremu horietara, batez ere adinekoa bazara edo diabetesa, kardiopatia edo pneumopatiak badituzu. Zergatik? Aholku horiek, batez ere, eremu horietan hartu behar dira, COVID-19a harrapatzeko aukerak murrizteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
Larunbatetik desagertuta dagoen mendizale bilbotar baten bila ari dira Arredondon, Kantabrian
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, desagertutako gizona inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa mugatu dute.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.