migrazio krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aita Mari' Messinako portura heldu da, 158 migratzaile barruan dituela

Mediterraneoan erreskatatutakoen artean 37 adingabe eta hiru haurdun daude. Denak ondo daude, Itsas Salbamendu Humanitarioaren arabera.
18:00 - 20:00
''Aita Mari'' heldu da Sizialara, 158 etorkinekin

Aita Mari ontzi humanitarioa Messinako (Sizilia, Italia) portura iritsi da ostegun goizean. Azken egunotan, 158 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan. Denak ondo omen daude.

Italiako agintariek asteartean eman zioten Itsas Salbamendu Humanitarioari (ontziaren jabea) porturatzeko baimena.

Astelehen arratsaldean 60 pertsona erreskatatu zituen ontziak, eta igandean, beste 93. Noraezean "egurrezko ontzi kaskar batean orduak" emandako 40 gizon, 16 emakume —tartean 3 haurdun—, 12 urtetik beherako 13 ume eta 18 urtetik beherako 24 nerabe daude gobernuz kanpoko erakundearen ontziak salbatutakoen artean.

Mediterraneoa da munduko muga latzena migratzaileentzat. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak emandako datuen arabera, 2019an 1.885 pertsona hil ziren uretan.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Beldur Barik egitasmoaren 16. bideo lehiaketa, gazteek indarkeria matxistaren aurrean duten jarrera erakuts dezaten

Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak Donostiako Lauaizeta ikastetxean egindako ekitaldian gogorarazi duenez, programaren helburua da gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea, "neskak ahalduntzea lagunduz eta mutilei berdintasunaren beharraren gainean hausnartzen lagunduz, denen parte-hartzearekin gizarte berdinzaleago baten alde egiteko".

Gehiago kargatu