Buloa, faltsua den istorio on bat errealitatea baino erakargarriagoa denean
Buloak ehunka kontatzen dira ziurgabetasun eta garrantzi handiko egoeretan, koronabirusaren krisiak eragindakoarekin gertatzen den bezala, horren adierazle baitira agertu diren koronabuloak. Istorio faltsuak dira, zenbaitetan errealitatea bera baino erakargarriagoak direnak.
Egoera horren aurrean, Efe agentzia Guillermo Fouce eta Juan Carlos Revilla psikologo sozialekin elkarrizketatu da, koronabirusarekin lotutako albiste faltsuen uholdeaz mintzatzeko.
Supermerkatuen itxiera; koronabirusari aurre egiteko ura eta ozpinarekin gargarak egitea; COVID-19ari sendatzeko eukaliptoak edota kafeak eta teak dituzten ezaugarri bereziak; ustez osasun-materiala duten kutxak, baina egiatan folioz beteta daudenak; politikoei buruz egindako baieztapen faltsuak… Aipatutako horiek eta beste asko egiaztatzaile taldeek gezurtatutako buloen lagin bat baino ez dira.
Hala ere, albiste faltsuak eta desinformazioak hor jarraitzen dute egunero, egungo egoera aldeko baitute, ongarritutako lursail bat bailitzan, bertan loratu daitezen.
Sare sozialen efektu biderkatzailea
Psikologia sozialean, bulo gehien sortzen diren uneak zehazteko formula bat erabili ohi da. Bereziki garrantzitsua den gai bati buruzko informazioa emateko garaian, zenbat eta zalantza gehiago egon "are eta bulo zein zurrumurru gehiago zabaltzen dira", azaldu du Madrilgo Complutense Unibertsitatean irakasle den Foucek.
Ekuazioa karga emozionala gehituta osatzen da. "Buloa emozionalki edo bisualki erakargarria bada, askoz gehiago hedatzen da", gaineratu du Mugarik Gabeko Psikologia Fundazioko presidentea ere badenak.
Sare sozialek edota WhatsApp bezalako zerbitzuek kontrolaezina den efektu biderkatzailea dute. Bulo bat zabaldu eta hedapena izan dezala itxaron besterik ez da egin behar. Izan ere, gezurtatzen bada ere, pertsona batzuek ez dute horren berri izango eta partekatzen jarraituko dute.
Istorio on bat errealitatea baino erakargarriagoa denean
Horrez gain, Fouceren aburuz, "batzuek nahiago dute buloa sinetsi egiazko informazioa baino", eta "bereziki deigarria" iruditzen zaio "zenbaitetan, istorio on bat errealitatea baino erakargarriagoa izatea".
Buloa "deigarria eta berritzailea" den informazio faltsu mota bat da, "ohituta gauden informazio zuzenak baino eragin gehiago duena jendearengan", dio Revillak, Espainiako Soziologia Federazioko Gizarte Psikologiako Batzordeko presidenteak.
"Gauzak zalantzan jartzeko prest" dagoen gizarte baten parte gara, eta hori, nolabait, "zientziaren ondarea da", errealitatea ezagutzeko dugun modua hobetu behar dugula esaten diguna, jakintzat jotzen genituen gauzak zalantzan jarrita.
Baina horrek, aldi berean, "desinformaziorako jomuga aproposago" bihurtzen gaitu, batez ere zientziari edota osasunari buruzko buloekin, zeren eta herritar arruntek ez baitugu ikerketa guztietarako sarbiderik ,eta, ondorioz, "sinesgarria dirudien informazioa iritsiz gero, balekotzat hartzen dugu", gaineratu du Revillak.
Hain zuzen ere, egiaren itxura izatea da buloen beste ezaugarri bat. "Egia den zerbaitetik abiatu daitezkeen istorioak dira", baina "gezur bat sortzeko" egiten da, Foucek dioenez.
Zer dago buloen atzean?
Baina, zer asmo du bulo bat sortzen duenak? Batzuek konturatu gabe egiten dituzte. "Informazio bat entzuten dute, eta informazio hori igortzea pixka bat deformatzen dute; hurrengoak gauza bera egiten du, baita hurrengoak ere, erabat itxuraldatuta geratzen den arte. Prozesu horretan guztian zehar zarata handia sortu dugu, desinformazio handia, baina asmo txarrik gabe ", azaldu du Revillak.
Badira "ezkutuko asmo batekin eraikita daudenak, erakunde edo kolektibo bati kritika egiteko", zehaztu du Foucek.
"Protagonismoa" ahaztu gabe. Nahiz eta buloa anonimoa izan, sortu duenak bere ondorioa ikus dezake eta "eragina izan duela jakitearen poz hori du". Izan ere, gezur horrekin "erantzun bat bilatzen da", eta lortzen badu, nolabaiteko "botere erakustaldia da", zehaztu du Foucek.
Revillak, gainera, "bere taldeko kideen oniritzia eta aintzatespena lortzeko" motibazioa aipatu du. Bere esanetan, gizartea "errealitatea modu jakin batean ikusten duten eta horren arabera elkar elikatzen duten taldez" osatuta baitago.
Ildo beretik, Fouceren arabera, "iristen zaigun informazioa moldatu egiten dugu pentsatzen dugunarekin bat egin dezan". Buloek "aldez aurretik sinesten dugunera sortzen edo egokitzen laguntzen digute errealitatea" eta "zenbait jarrera hartzeko justifikatzen gaituzte".
Azkenik, egungo pandemia amaitzen denean buloen sortzailea ez dela desagertuko irizten dio adituak. "Eraldatu eta berreraiki egiten da", beti baitaude interesatzen zaizkigun eta ziurgabetasuna eragiten digute gaiak. "Horiek dira baliatzen dituen zirrikituak", hain zuzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau ibilgailuren arteko istripua izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irungo noranzkoan
113. kilometroan, Malmasingo tunelen irteeran, izandako istripu baten ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilara luzeak sortzen ari da inguruan. Gutxienez bi dira zaurituak.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.