Jaurlaritzak bigarren fasearen hasiera iragarri du, "hedapena geldiarazi" dutelako
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak iragarri du EAE "bigarren fasean" sartu dela, covid-19 koronabirusaren "hedapena geldiaraztea" lortu dutelako.
Bozeramaileak prentsaurreko batean azaldu duenez, adituek diote "okerrena igaro" dela. Bigarren astez jarraian, kutsatu, ospitaleratu eta larri kopuruak behera egin du.
Erkorekak azpimarratu du "orain dela hilabete abian jarri genuen planak nahiko ongi funtzionatu" duela eta "emaitza positiboak" eman dituela. Horren harira, kutsatze kopuruak modu jarraituan behera egiten segitzen duela, ospitaleratutakoak ere geroz eta gutxiago direla eta Zainketa Berezien Unitatean sartzen dituzten gaixo kopuruan ere beherakada antzematen dela adierazi du.
Alarma egoera ezarri zenetik hilabete bete denean, Jaurlaritzaren bozeramaileak goraipatu egin du gobernutik egin duten lana, osasun sistema denbora tarte oso txikian berritu dutelako eta erresidentzietan koordinazioa indartu dutelako.
Lanera itzulera
Oinarrizkoak ez diren sektoreak lanera itzuli direla eta, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren helburua itzulera prozesua erraztea eta segurtasun protokoloak kasu guztietan betetzen direla bermatzea dela.
Horren harira, Maria Jesus San Jose Lan sailburuak sindikatuek protokolo edo gida horren inguruan egin dituzten kritikei erantzun die, edukiarekin ez direla sartzen esateko.
Bestalde, Erkorekak iragarri du garraio publikoak eskaerara egokituko duela eskaintza, eta % 100eraino jarriko dela zerbitzua erabiltzaile gehien dauden orduetan. Izan ere, jende kopurua murriztu egingo omen da distantziak mantentzeko.
Albiste gehiago gizartea
Haurtxo bat hil da Gasteizen, bigarren solairuko leiho batetik erorita
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman zuten urgentziaz, eta han heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin.
Israelek Gazan hil dituen 1.580 osasun-langileak omendu dituzte Gasteizen
Txagorritxuko Ospitalearen atarian egindako irakurketaren helburua "genozidio sionistak hildako osasun-langileen memoria eta bizitzak gogoan izatea" izan da. Mugarik Gabeko Medikuen arabera, bi urte hauetan 1580 osasun-profesional hil ditu Netanyahuren Armadak ospitaleen, kliniken eta larrialdi eta erreskate taldeen aurka egindako erasoetan.
Abian da Beldur Barik egitasmoaren 16. bideo lehiaketa, gazteek indarkeria matxistaren aurrean duten jarrera erakuts dezaten
Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak Donostiako Lauaizeta ikastetxean egindako ekitaldian gogorarazi duenez, programaren helburua da gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea, "neskak ahalduntzea lagunduz eta mutilei berdintasunaren beharraren gainean hausnartzen lagunduz, denen parte-hartzearekin gizarte berdinzaleago baten alde egiteko".
Berdintasun Ministerioak orkatilako telematikoak kudeatzeko kontratu berri bat lizitatuko du "hilabete gutxi barru"
"Hobekuntza teknikoak" egongo dira, hala nola plataforma bat gailu horien datuen jarraipen etengabea egin ahal izateko. Dena dela, Berdintasun ministroak esan duenez, "orkatilakoek funtzionatzen dute, ondo funtzionatu ere".
Gizon bat atxilotu dute Hernanin, urtebetean laugarrenez, pertsonen trafikoan ibiltzea egotzita
25 urteko atxilotuak bost lagun zeramatzan gidatzen zuen furgonetan, modu irregularrean. Gainera, atxilotuak ez zuen gidabaimenik.
Gizon batatxilotu dute Gasteizen, denda bateko langileari genitalak ukitzea leporatuta
Antza denez, susmagarria langilearengana hurbildu zen, produktuak apaletan jartzen ari zenean, eta genitalak ukitu zizkion.
Aburtok bizilagunen laguntza eskatu du Bilboko hilketaren egileak atxilotzeko
Igandean Solokoetxe auzoan 21 urteko gizon bat labankadaz hil zutela eta, atzoko eguna "oso gogorra" izan zela onartu du Bilboko alkateak. Halaber, hilketaren egileak aurkitzeko Ertzaintzarekin kolaboratzeko dei egin die bizilagunei.
Ertzaintzak identifikatu ditu jada Bilbon 21 urteko gizon bat hil zuten hiru lagunak
Identifikatu ostean, bilatzeko lanean ari dira. Erasoa igande goizean gertatu zen, Bilboko Solokoetxe auzoan. Biktimak arma zuriz egindako zauria zuen bularrean, eta Gurutzetako Ospitalean hil zen.
Ibai batek eraman zuen adingabe baten gorpua aurkitu dute Bartzelonan, eta aitaren bila ari dira
Desagertuen ibilgailua sakan baten hondoan aurkitu dute, oso egoera txarrean; euri-jasa bortitzen ondorioz, ur-emaria handitu egin da, bi metro eta erdira arte.
Albiste izango da: "Karmele" Zinemaldian, udazkena helduko da eta Nazio Batuen Batzar Nagusia
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.