EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat ospitaleratu dute Gasteizen, sute batean kea arnasteagatik

02:40 aldera piztu da sutea Barnekale Berrian, gizon bat lo zegoen lonja batean. Sutea dela dela, inguruko bi etxe hustu behar izan dituzte.

Gasteizko bizilagun bat Santiago ospitalera eraman behar izan dute gaur goizaldean, Barnekale Berrian izan den sute batean kea arnasteagatik, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

02:40 aldera piztu da sutea oraindik ere argitu ez diren arrazoiengatik, gizon bat lo zegoen lonja batean, Gasteizko Alde Zaharrean.

Sutea dela dela, inguruko bi etxe hustu behar izan dituzte momentuan. 03:30 aldera kontrolatu dute sua suhiltzaileek eta handik tarte batera itzuli ahal izan dute bizilagunek euren etxeetara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X